(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta Audenasa-k AP-15 errepideko lotura berriak eraikitzea erabaki dute Tafallan eta Valtierran astelehena, 2007.eko apirilak 16

Nafarroako Gobernuak eta Audenasa-k erabaki dute AP-15 autopistan hainbat jarduera burutzea, besteak beste, lotura oso bat eta zerbitzu gune bat Tafallan eta erdi-lotura bat Valtierran sortzea eta telepeaje sistema bat autopista guztian ezartzea.


Erabakia hurrengo astetan izapidetuko da, ondoren, Nafarroako Gobernuak eta autopistaren emakidaduna den Administrazioaren Batzordeak ontzat emateko. Jardueren helburua ahalmen handiko bide honen funtzionaltasuna hobetzea da.


Jardueren xehetasuna


Proiektu nagusiena Tafallako udal-mugartean kokatzen da. Bertan, AP-15 autopista NA-132 (Lizarra-Tafalla-Zangoza) errepidearekin bat egingo duten lotura oso bat ezartzea aurreikusi da, sarrerako zein irteerako mugimenduetarako.


Aipatutako zonaldean zerbitzu gune berri bat kokatuko da, eta horretarako autopistaren bi norabideetatik sartu ahal izango da, baita modu askean ere, kanpoaldetik, lotura berriari esker.


Bai lotura eta bai zerbitzu gunea 2009. urtean jarriko dira abian.


Hirugarren eraikuntza-jarduera Valtierran kokatzen da eta bidesaririk gabeko erdi-lotura bat eraikiko da, hegoaldeko norabidean, AP-15 autopista N-113 (Iruña-Madril) errepidearekin lotzeko. Hura 2008. urtean irekiko da. Egun, dagoeneko erdi-lotura bat existitzen da Valtierran iparraldeko norabidean.


Azkenik, erabakiaren arabera, autopista guztian telepeajea jarriko da. Horri esker, ez da ordainleku guztietan gelditu behar izateko txartelaren edo diruaren bidez ordaintzeko. Horretarako, ibilgailuak ibilgailuaren, ibilbidearen eta telepeajea gurutzatzen duenean eragindako kargua egiteko kontuaren datuak adierazten dituen gailu bat eduki beharko du. Audenasa-ren aurreikuspenen arabera, sistema hau 2008. udan ezarriko da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa