(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Presidentea Buñuelen ‘Ibertissue’ inauguratzeko ekitaldian izan da, Sofidel multinazionalaren planta berria, alegia asteartea, 2007.eko apirilak 17

Nafarroako Gobernuak enpresari 17,57 milioi euro eman dizkio inbertsio eta lanerako laguntzen kontzeptuan


Inaugurazioaren irudia.

Inaugurazioaren irudia. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuaren Presidentea, Miguel Sanz Sesma, gaur eguerdian ‘Ibertissue’ enpresaren instalazioak inauguratzeko ekitaldian izan da, alegia, Italiako Sofidel multinazionalaren taldekoa. Aipatutako instalazioetan, etxean erabiltzeko tisu papera ekoiztuko eta manufakturatuko du. Presidentearekin batera, honako hauek izan dira: Nafarroako Gobernuaren presidenteordea, Francisco Iribarren Fentanes; Buñueleko alkatea, Santiago Mayayo Chueca; eta Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko kontseilaria, José Javier Armendáriz Quel. Enpresaren aldetik, Sofidel Italiako taldeko presidente-kideak bertaratu dira, Emi Stefani eta Luigi Lazzareschi.


Sanz Presidenteak nabarmendu du Buñueleko planta berria "Foru Komunitatean azken urteotan egindako industria inbertsio nagusienetariko bat eta Nafarroak multinazionalek inbertitzeko eta lanpostuak sortzeko toki erakargarria izaten jarraitzen duela adibide argia dela".


Hain zuzen ere, Sofidel multinazionalak 85 milioi euro inguru inbertitu ditu ‘Ibertissue’ plantan eta bere instalazioetan 140 lagunek lan egingo dute. Nafarroako Gobernuak enpresari 17,57 milioi euro eman dizkio inbertsio eta lanerako laguntzen kontzeptuan.


‘Ibertissue’ konpainiak 30.000 tonako ekoizpen ahalmena du eta erabat automatizatutako zazpi linea transformatzaile ditu. Tisu papereko etxeko produktuak Espainian, Frantzian eta Portugalen banatuko dira.


Sofidel taldea, egun 2.000 langile baino gehiago ditu, eta Italia kanpoko inbertsioak Frantzian hasi zituen, bertako planta batean (Delapapier), ondoren, Polonian (Delitissue), Galesen (Intertissue), Turkian (Sanayi Ve Tic) eta Alemanian (Delapaper). ‘Ibertissue’, Buñuelen, azken eta Espainian abian jarritako lehenengo proiektua da.

Dokumentazioa:
Miguel Sanz Sesma Presidentearen hitzaldia.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa