(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasun Departamentuak droga kontsumoa prebenitzeko kanpaina bat abian jarri du nerabeei zuzenduta asteartea, 2007.eko apirilak 17

Nafarroako gazteen %80 16 urteak bete baino lehen hasten da substantziaren bat kontsumitzen, baita tabakoa eta alkohola ere


Una imagen de la campaña de prevención del consumo de drogas impulsada por el Departamento de Salud

Kanpainaren irudi bat. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuaren Osasun Departamentuak hurrengo egunetan, batez ere, gazteei zuzenduriko kanpaina bat abian jarriko du, drogen kontsumitzen hastea prebenitzeko. Kanpainaren mezua honakoa izango da: drogek kontsumitzen hasten dituenak harrapatu ditzakete askatasuna galduz.


Kanpaina hau abian jartzearen arrazoia gazteen segmentuari arreta berezia jarri behar zaiola da, substantzia hauek kontsumitzen hasten direnen kopurua murrizteko. Kanpaina prentsan, irratian eta telebistan hedatuko da, eta gaur goizean Osasun Departamentuko kontseilariak, María Kutz Peironcely, aurkeztu du.


Kontseilariak nabarmendu du, nahiz eta tabako eta alkohol kontsumoak behera egin, legez kanpoko drogen kontsumoak gora egin duela. Osasun Departamentuaren datuen arabera, 1998 eta 2003. urteen artean, tabako kontsumitzaileen kopurua %40,3tik %33,9ra jaitsi zela, eta alkoholenak, berriz, %15,2tik %13,9ra, baina denboraldi berberean kanabis kontsumoa %19,4tik %24,8ra igo zen, estasiarena, %2,2tik %3,1era, eta kokaina, %3,2tik %6,3ra.


Osasun Departamentuak hedatuko duen kanpaina gazte desberdinek burututako eguneroko ekintzetan oinarrituko da, bat izan ezik, ezin baititu ekintza berberak egin kontsumitutako drogak "harrapatuta" dagoelako. Hiru mezu mota egin dira, haxix, pilulak eta kokainari buruzkoak, hurrenez hurren. Dema, kasuan kasu, drogaren izena da (porroak, estasi, kokaina) honako honek lagunduta: "ez eman biderik .....-ri. Drogek zure bizitza oztopatzen dute".


Zenbait euskarrirako, halaber, gutun bat diseinatu da. Bertan, gazteen hizkuntzan, drogen kontsumoak eragiten dituen ondorio fisikoak, mentalak, sozialak eta familiarrak adierazten dira.


Kanpainak 137.000 euroko kostua izan du, eta bertan honako hauek eskainiko dira: iragarkiak Nafarroan argitaratutako egunkarietan eta Foru Komunitateko gazteen artean gehien hedatutako prentsa komunikabideetan (ADN eta Unibertsitateko Egunkaria), irrati-iragarkiak musika irrati nagusienetan, mezuak aztergai duen publikoaren artean hedatuenak direlako, eta iragarkiak tokiko eta herriko telebistan eta Nafarroako zinetokietan. Horietaz gain, kanpaina bi astez izango da Iruñeko eta Eskualdeko, Lizarrako eta Tuterako hiri autobusetako berrogeita hamar markesina baino gehiagotan.


Kanpainaren diseinuak prentsako publizitatearen arloko baliabide berri bat eskaintzen du, alegia: ADN doaneko egunkariaren azal osoa okupatzen duen iragarki bat, pilula bat kopetan duen nerabe batekin eta honako adierarekin: "ba al dakizu estasi pilula honek zure garunean eragiten duena?". Egunkariaren gainontzeko orrialdetan, berriz, azken orrialdea barne, (bertan nerabea berriz agertzen da) pilularen parean zulatuta daude, horren itxurarekin.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa