(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Presidentea buruzagia izan da Olite Merindadeko sorkuntzaren seigarren mendeurrenaren ospakizunean larunbata, 2007.eko apirilak 21

Nafarroako Gobernuaren Presidentea, Miguel Sanz Sesma, gaur eguerdian, buruzagia izan da Oliteko Merindadeko sorkuntzaren seigarren mendeurrenaren oroitzapeneko ekitaldian. Hura Vianako Printzearen Paradorean antolatu da eta Presidenteaz gain, Historiako doktoreak, Carmen Jusué Simonena, eta bertako alkatesak, Carmen Ochoa Canela ere hartu dute parte.


Ekitaldia hasteko Merindadearen sorkuntzari buruzko sarrera historiko bat eskaini da, Carmen Jusué Simonena andrearen eskutik, Historiako doktorea eta Oliten jaioa. Azkenik, Nafarroako Gobernuaren Presidenteak hitza hartu du, eta Merindadearen sorkuntza gogora ekarri ondoren, foru erakundeen izenean zoriondu egin ditu eta adierazi du "Olite eta Tafalla hiriek, eta merindade hau osatzen duten hiri guztiek beti Nafarroako Gobernuaren laguntza ekonomikoa, antolatzailea eta eragilea jasoko dutela".


1407. urteko apirilaren 18an, Lizarrako bere jauregian, Carlos III. Erregeak, Noblea, Olite merindadeko buru izendatu zuen, eta bertan, ordura arte Erribera, Zangoza eta Lizarrako merindadeen barnean zeuden udal mugarteak sartu zituen. Honela, honako herriek osatu zuten merindade berria: Mendigorria, Larraga, Berbintzana, Miranda, Faltzes, Azkoien, Funes, Milagro, Villanueva, Marcilla, Caparroso, eta hortik Aragoi ibaiaren norabidean Murillo el Frutoraino, Uxue, San Martín Unx, Val de Leoz, la Valdorba, Puiu, Artaxoa, Tafalla, eta aipatutako mugen barruan dauden beste hiri eta toki guztiak; guztira, 20 hiri eta 27 toki. Errege dokumentuan adierazten da aipatutako merindadeko merino zenak gaztelua Mirandan izan behar zuela, bere kontseilariak, berriz, Andreo Dehán, Tafallan izango zuela, eta ondoren, Tafallako gaztelua betiko izango zuela. Bertako merino Diago de Baquedano kontseilaria izendatu zuten.


Gaur, sei mende ondoren, Olite Nafarroako Foru Komunitatea osatzen duten bost merindadetako bat da, bere erdialde geografikoan kokatuta eta eta 27 udalerriez osatuta dago: Artaxoa, Barasoain, Beire, Berbintzana, Caparroso, Faltzes, Funes, Garinoain, Larraga, Iratxeta, Marcilla, Mendigorria, Milagro, Miranda-Arga, Murillo el Cuende, Murillo el Fruto, Olite, Oloritz, Orisoain, Azkoien, Pitillas, Puiu, San Martín Unx, Santacara, Tafalla, Uxue y Untzue. Guztira, 1.385 kilometro karratu ditu eta bertan 46.202 biztanle bizi dira.

Dokumentazioa:
Presidentearen hitzaldia 

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa