(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak baimena eman du Buztintxuriko eskola publiko berria eraikitzeko astelehena, 2007.eko apirilak 23

Eskolarako 4.424.469,95 euro inbertituko dira


Nafarroako Gobernuak baimena eman du Buztintxuriko (Iruña) eskola publiko berriko lanen kontratua egiteko. Horretarako, gehienez, 4.424.469,95 eurotako gastua ontzat eman da. Urte anitzeko ekintza bat da, eta bertatik, 610.000,00 euro 2007. urteko aurrekontuaren pentzura egingo dira, 3.204.465,00 euro 2008. urtekora eta 609.999,95 euro, berriz, 2009. urteko aurrekontuaren pentzura.


Iruñean sortu berri den Buztintxuri auzoan etxebizitza ugari eraikitzen ari dira, beraz, Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan dagoen eta egongo den eskaintzari aurre egiteko eskola publiko bat eraiki behar da. Horregatik, hiru ildoetako eskola berri bat diseinatu da, baita laugarren ildo batera handitzearen aurreikuspena ere, etorkizunean beharrezkoa izanez gero.


Taller Básico de Arquitectura S.L. enpresari proiektuaren erredakzioa adjudikatu zitzaion.


Laguntza kontratuak


Lanak ahalik eta lasterren hasteko helburuarekin, Nafarroako Gobernuak, halaber, arkitekto baten laguntza teknikoa kontratatzea ontzat eman du, Buztintxuriko eskola berria eraikitzeko lanen zuzendaritza-lanak burutzeko, 49.639,00 eurotan.


2006. urteko uztailean, lehiaketaren bidez proiektu baten erredakzioa adjudikatu zen 90.760,00 eurotan, eta lan-zuzendaritzako ordain-sariak 49.639,00 eurotan eskaini eta baloratu ziren.


Aipatu den bezala, lanaren exekuzioak eta zuzendaritzak urte anitzeko izaera izango du, beraz, erabaki honek proposatu du adierazitako laguntza honela finantzatzea: 6.948,40 euro 2007ko aurrekontuaren pentzura; 35.989, 00 euro, 2008. urtekora; eta 6.701,00 euro, berriz, 2009. urteko aurrekontuaren pentzura.


Halaber, aipatutako lanak aparejadore-arkitekto tekniko baten laguntza teknikoa behar du, eta horren kontratazioa ere Gobernuaren bilkura honetan ontzat eman da, gehienez, 40.000,00 eurotan. Horietatik, 10.000,00 euro 2007. urteko aurrekontukoak izango dira; 20.000,00 euro 2008. urteko aurrekontuan kargatuko dira eta 10.000 eurok 2009. urteko aurrekontuan eragina izango dute. Ingeniaritza lanak, era berean, "Taller Básico de Arquitectura, S.L. enpresari adjudikatu zitzaizkion.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa