(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

15,925 milioi euroko kreditu bat ontzat eman da gertatu berri diren uholdeek nekazaritzan eta errepidetan sortutako kalterako astelehena, 2007.eko apirilak 23

Nafarroako Gobernuak erabaki bat ontzat eman du. Beraren bidez, indarreko 2007. urteko Gastuen Aurrekontuan kreditu baten zuzkidura burutu da, 15,925 milioi eurotan, gertatu berri diren uholdeek nekazaritzan eta errepideetan eragindako kalteei aurre egin ahal izateko.


Aipatutako kreditutik, 8,525 milioi euro nekazaritza azpiegitura publikoetan eta pribatuetan eta laborantzetan eragindako kalteen balioetsitako zenbatekoari dagokio, eta gainontzekoa, hau da, 7,4 miloi euro, errepidetan eragindako kalteei.


Hain zuzen ere, nekazaritzako esparruan erabiliko den partida, 5,725 milioi euro, uholdeek nekazaritza azpiegitura publikoetan eragindako laguntza orokorra izango dira. Hura ureztatzaileen tokiko erakundeei eta erkidegoei emango zaizkie kalteen kostuaren %100 ordaintzeko.


Nekazaritza esparruan ere, nekazariei 2,2 milioi euroko laguntzak emango zaizkie, kostuaren zati bat ordaintzeko, gehienez, %60, ustiaketaren aseguratu ezineko nekazaritza partzelen eta elementu iraunkorren egituran emandako kalteak konpontzeko edo ordezkatzeko.


Aurreko guztia osatzeko %30eko laguntza ekonomikoak emango dira, errenta-galeren kontzeptuan, nekazaritza partzelen laborantzetan kalteak izan dituzten nekazarientzat. Laguntzen kapitulu honetan, guztira, 600.000 euro bilduko ditu.


Bestalde, Gobernuak errepide-sarerako ontzat emandako kreditua 7,4 milioi eurotakoa izango da, honela banatuta: 2,2 milioi Nafarroako Errepide Sarean izandako kalteengatik; 600.000 euro, Uxuera sartzeko NA-6310 errepidean izandako kalteengatik; 4,3 milioi Castejoneko NA-113 errepideko emendatze jardueretarako, Ebro ibaiko uholde sistematikoak eragindako kalteak saihestu ahal izateko; eta 300.000 euro errepidetan bestelako jarduerak burutzeko.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa