(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak, LOE-ren arabera, Eskolatze Batzorde Nagusia eta Toki Batzordeak garatu ditu astelehena, 2007.eko apirilak 23

Hezkuntza Lege Organikoaren (LOE) garapen moduan, Nafarroako Gobernuaren Foru Dekretu batek Eskolatze Batzorde Nagusia eta Eskolatze Tokiko Batzordeak araupetu ditu, alegia, Hezkuntza Administrazioaren erakundeak ikasleei unibertsitateko Irakaskuntza berdintasun baldintzetan eskura jartzeko, gurasoek edo tutoreek eskola aukeratzeko askatasuna bermatzeko, eta hezkuntza laguntza espezifikoko premia duten ikasleak eskolen artean modu orekatuan banatzeko.


Eskolatze Batzorde Nagusia Hezkuntza Departamentuko Eskola Irakaskuntzen eta Profesionalen Zuzendaritza Nagusiari atxikita dago, eta Nafarroako Foru Komunitatearen unibertsitatekoak ez diren irakaskuntzetako eskola publiko eta hitzartutako guztietan eskumena izango du.


Horri ikasleen eskolatzea zuzentzea, ikuskatzea eta koordinatzea dagokio, Eskolatze Bertako Batzordeei egokitutako eskumenak alde batera utzi gabe, horren funtzionamendua koordinatzen eta ikuskatzen baitu.


Lehenik eta behin honako betekizunak egokitu zaizkio: a) Ikasleak onartzeko prozesu guztia zuzentzea eta koordinatzea, Eskolatze Tokiko Batzordeen jardueran, prozesuaren barematzea eta ezarritako lehentasunezko irizpideak aplikatzen direla ikuskatzea.


b) Eskolei eta Eskolatze Tokiko Batzordeei ikasleak Nafarroan unibertsitatekoak ez diren ikaskuntzak eskaintzen dituzten eskola publikoetan eta hitzartutakoetan onartzeko araudiari buruzko informazioa eta aholkularitza eskaintzea.


c) Lehen aldian eskatutako eskolan plazarik lortu ez duen ikaslea eskolatzea, Eskolatzearen Tokiko Batzordeei egokitzen zaizkien betekizunak alde batera utzi gabe.


d) Hezkuntza laguntzako premia espezifikoa duen ikasleen eta gutxietsitako baldintza sozio eta kulturaletan dauden ikasleen eskolatzea kontrolatzea.


e) Hezkuntza Departamentuko Eskola Irakaskuntzen eta Profesionalen Zuzendari Nagusiak egokitzen dizkionak.


Eskolatze Batzorde Nagusia honela osatuko da: presidente bat (Hezkuntza Departamentuko Eskola Irakaskuntzen eta Profesionalen Zuzendari Nagusiak izendatutako ikuskari bat) eta 5 bokal: Zerbitzu honetako zuzendariak izendatutako ikuskari bat, Departamentuko Kultura Aniztasunaren eta Emigrazioaren ataleko burua, Irakaskuntza Profesionalen Berrikuntza eta Garapen Ataleko burua, Gurasoen eta Ikasleen Aholkularitza Negoziatuko burua, eta Eskolatze Negoziatuko burua, idazkari-lanak egingo dituena.


Eskolatze Tokiko Batzordeak


Eskolatze Tokiko Batzordea lurralde esparruan eratutako organo bat da. Bertan, hainbat eskola publiko edota hitzartuta kokatzen dira, euren esparruan, ikasleak onartzeko prozesuari buruzko informazioa, aholkularitza eta ikuskaritza eskaintzeko.


Eskolatze Tokiko Batzordeak, nolanahi ere, eratuko dira bere jarduera esparruko eskoletako baten plaza eskaerak eskaintza gainditzen duenean. Izaera iraunkorra edo aldi baterakoa eduki ahal izango dute.


Halaber, Eskolatze Tokiko Batzordeek honako helburu hau dauka: Haur Hezkuntza, Bigarren Mailako Hezkuntza eta Derrigorrezko Ondorengo Hezkuntzan dauden ikaste guztiei aukera-berdintasuna eskaintzea bere herriko edo eragin-eremuko eskoletan eskolatzeko, bereziki, sozialki gutxietsitako kolektiboen eta gure hezkuntza sisteman berandu txertatu diren ikasleei dagokienez.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa