(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Presidenteak gaur inauguratu ditu Marcilla eta Azkoien arteko errepidea hobetzeko lanak asteartea, 2007.eko apirilak 24

Nafarroako Gobernuaren Presidenteak, Miguel Sanz Sesma, gaur, asteartea, N-128 Marcilla eta Azkoien arteko errepidea hobetzeko lanak inauguratu ditu. Horretarako, 2.144.267,29 euro inbertitu dira.


Ekitaldira, honako hauek bertaratu dira: Herri Lan, Garraioak eta Komunikazio Departamentuko kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla, eta Marcilla eta Azkoieneko udal ordezkariak.


Lanen xehetasuna


Jarduerak 5.300 metro ditu eta bi zatietan banatu da. Horietako lehenengoak 1.300 metro ditu eta NA-128 eta NA-660 errepidearen arteko bidegurutzean hasten da, Nafarroa/AP-15 Autopistaren sarrera ondoan eta Marcillako sarreraraino jarraitzen du. Bigarren zatiak 3.900 metro ditu eta Marcillako hiri gunean hasten da eta NA-115 errepideko bidegurutzearen errotondan amaitzen da (Azkoieneko saihesbidea).


Lanak, laburbilduz honakoan datza: plataforma handitu da eta 6 metro zabalera izatetik 3,5 metro banako bi erreik osatutako sekzio bat izatera pasa da, 1,50 metroko bazterbiderekin. Horretaz gain, 2. zatian 1,50 metroko bidegorri bat sartu da bi ertzetan. Zati honen ezkerreko ertzean 200 metro luzerako espaloi bat eraiki da hiri gunekin konektatzeko.


Lanak amaitzeko ubideko zatiak eta eragindako fabrika lanak berritu dira, baita lanek eragindako telefonia zerbitzuak, elektrikoak, gas eta argi publikoko zerbitzuak ordezkatu ere.


Lanak Vionasa enpresari adjudikatu zaizkio eta zazpi hilabeteko epean burutu dira.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa