(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Caballero kontseilariak Lexnavarra proiektua aurkeztu du, Foru Komunitatearen araudi guztiaren bilduma Interneten asteartea, 2007.eko apirilak 24

Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko kontseilariak, Javier Caballero Martínez, gaur goizean LEXNAVARRA Interneteko orri berria aurkeztu du, hau da, etengabe eguneratzen den Nafarroako Foru Komunitatearen araudiaren bilduma bat. Horren bidez, halaber, Estatuko eta Europako Batasunaren oinarrizko araudia ere eskura izango da. Interneteko orri honetara, gaurtik aurrera, zuzenean sartu ahal izango da Nafarroako Gobernuaren ataritik: www.navarra.es.


Ekimen hau Espainiako lege-bilduma arloko enpresa nagusienetariko baten eskutik garatu da, IUSTEL, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak enkargatua. Hura ezartzeko 30.000 euroko kostua sortu da. Kalkulatu da, halaber, Lexnavarra mantentzeko urtero, 27.000 eta 30.000 eurotako gastua izango dela.


1.750 arauetako hasierako dokumentu oinarri bat


Caballero kontseilariak aipatu du gaur eguerdiko aurkezpenean, hiritarrek, bizi diren tokian bizi direla, LEXNAVARRA bildumako araudi guztia modu zuzenean eta errazean ezagutu ahal izango dutela. Horretarako, Interneteko sarearen atzipena besterik ez da behar izango. Zerbitzua guztiz doanekoa da eta ez da aurretiko baldintzarik ezta baliozkotzerik ere behar izango.


Aurrekoarekin batera, nabarmendu du ere paperean kontsultatzen ari den araua lortu daitekeela, izan ere, sarean bisitatutako dokumentu bakoitzak paperean inprimatzeko aukera eskaintzen du, argi aurkeztuz.


Hasieran aurkeztutako datu baseak 1.750 arau inguru ditu, horien artean 175 foru lege eta 732 foru dekretu aurkitzen dira. LEXNAVARRA bildumak mota askotariko bilatzaileak ditu arau jakin bat bilatzeko lana errazteko. Nabarmenean gaien araberako aurkibide sistematikoa eta Nafarroako Gobernuaren departamentuaren araberako bilatzailea dira.


Aurkezpenaren amaieran, Javier Caballero kontseilariak LEXNAVARRA web orriko erabilera erakutsi du.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa