(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Aldizkari Ofizialean bihar argitaratuko dira foru-, udal- eta kontzeju-hauteskundeetara aurkeztutako hautagai-zerrendak asteartea, 2007.eko apirilak 24


Nafarroako Aldizkari Ofizialean bihar, asteazkenetako ohiko zenbakian, argitaratuko dira Nafarroako Parlamenturako eta Foru Erkidegoko udal eta kontzejuetarako hauteskundeetara aurkeztutako hautagai-zerrendak. Hain zuzen ere, hauteskundeak maiatzaren 27an egingo dira.


Hautagai-zerrenda horiek Probintziako Hauteskunde Batzordeak (Nafarroako Parlamentua) eta eskualdeko hauteskunde-batzordeek (udal eta kontzejuetako hautagai-zerrendak) igorri dituzte NAOra. Gauerditik aurrera Nafarroako Aldizkari Ofizialaren edizio digitalean kontsultatu ahal izango dira gaztelaniaz zein euskaraz.


Hauteskunde-egutegiaren arabera, hurrengo urratsa apirilaren 30erako finkatu da. Egun horretan, hauteskunde-batzordeek hauteskundeetara aurkeztutako hautagai-zerrendak modu ofizialean aldarrikatuko dituzte.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa