Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Aldizkari Ofizialean bihar, asteazkenetako ohiko zenbakian, argitaratuko dira Nafarroako Parlamenturako eta Foru Erkidegoko udal eta kontzejuetarako hauteskundeetara aurkeztutako hautagai-zerrendak. Hain zuzen ere, hauteskundeak maiatzaren 27an egingo dira.
Hautagai-zerrenda horiek Probintziako Hauteskunde Batzordeak (Nafarroako Parlamentua) eta eskualdeko hauteskunde-batzordeek (udal eta kontzejuetako hautagai-zerrendak) igorri dituzte NAOra. Gauerditik aurrera Nafarroako Aldizkari Ofizialaren edizio digitalean kontsultatu ahal izango dira gaztelaniaz zein euskaraz.
Hauteskunde-egutegiaren arabera, hurrengo urratsa apirilaren 30erako finkatu da. Egun horretan, hauteskunde-batzordeek hauteskundeetara aurkeztutako hautagai-zerrendak modu ofizialean aldarrikatuko dituzte.