(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak errehabilitazio psikosozialari buruzko Europako topaketa bat barne hartuko du kultur eta kirol jarduerekin asteartea, 2007.eko apirilak 24

EURO-PSY Jaialdian osasun profesionalek eta hainbat herrietako adimen osasuneko zerbitzuen erabiltzaileek parte hartuko dute, eta errehabilitazio tailerrak, jolas eta kultur jarduerak eta bisita turistikoak eskainiko ditu


Iruñeko EURO-PSY Jaialdia irekitzeko ekitaldiaren presidentzia mahaia.

Garcia Malo eta Kutz kontseilariak eta EURO-ESPY kideak errehabilitazio psikosozialeko topaketaren hasierako ekitaldian.

Nafarroako Osasun Zerbitzuko-Osasunbidea Iruñeko San Francisco Javier Zentro Psikogeriatrikoa, apirilaren 24 eta 26 artean, Arte, Kultura eta Kiroleko EURO-PSY Jaialdiko 9. edizioa hartuko du, Errehabilitazio Psikosozialeko esparruan. Bertan, 210 lagunek hartuko dute parten: Europako hainbat herrialdeko osasun profesionalak eta adimen osasuneko zerbitzuen erabiltzaileak.


Programatutako jarduerek errehabilitazio tailerrak, jolas eta kultur ekintzak eta bisita turistikoak eskainiko dituzte, eta profesionalentzat, berriz, jardunaldi teknikoak. Osasun Departamentuko kontseilaria, María Kutz Peironcely, eta Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentukoa, María Isabel García Malo, gaur goizean buru izan dira topaketa hau inauguratzeko ekitaldian. Horiekin batera, hauek izan dira: SNS-O zerbitzuko Adimen Osasuneko zuzendariordea, José Domingo Cabrera Ortega, (EURO-PSY-ko administrazio batzordeko kidea da); Jo Maes, erakunde horren administrazio batzordearen presidentea; Zentro Psikogeriatrikoaren zuzendaria, Mercedes Ferro Montiu, eta Errehabilitazio Klinikako zuzendaria, Margarita Zabala Baquedano.


Osasun langileak eta adimen osasuneko zerbitzuetako erabiltzaileak EURO-PSY hasierako jardueran

Osasun langileak eta adimen osasuneko zerbitzuetako erabiltzaileak EURO-PSY hasierako jardueran.

EURO-PSY Errehabilitazioa Europako esparruko gobernuz kanpoko erakunde bat da. Hura adimen osasuneko profesionalek eta zerbitzuetako erabiltzaileek osatzen dute, eta bere helburu nagusia pertsona horien eskubide eta baldintzen berdintasuna aitortzea eta euren gizarte, lan eta ekonomia txertatzea bermatzea da, solidaritateko eta lankidetzako printzipioak nagusitzen diren inguru batean. Hein berean, EURO-SPY-ren jarduerak adimen gaixoen eskaintzak eta itxaropenak jendeari eta agintariei ezagutzera emateko erabiltzen dira, legeak aldatzeko eta duela gutxi arte gizarte eta osasun mailan baztertuta zeuden pertsonak txertatzeko eta errehabilitatzeko neurriak ezartzeko.


Erakundeak eremu bikoitzean jarduten da "informazio iturri eta profesionalen eta erabiltzaileen arteko eztabaida foro gisa, eta errehabilitazio psikosozialeko programen sustatzaile gisa, gaitasuna leheneratzeko, norberaren baliabideak sustatzeko eta Europa ere osatzen dutenen autonomia eta gizarte txertatzearen alde egiteko, euren bizitzari buruz lehenengo pertsonan erabakitzeko gaitasuna emanez", Osasun kontseilariak esana, María Kutz.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa