(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2006ko Errenta aitorpenaren kanpaina Nafarroan maiatzaren 4 eta ekainaren 26 artean izango da asteazkena, 2007.eko apirilak 25

Zerga Ogasunak 230.000 aitorpen-proposamen bidaliko ditu, eta aurreneko aldiz, zergadunei informazioa Lurreko Telebista Digitalaren bidez eskainiko zaie (TDT)


2006ko Errenta aitorpena kanpaina

2006ko Errenta aitorpenaren kanpainako kartel bat.

2006. urteari dagokion Pertsona Fisikoen Errentaren Zergaren (PFEZ) eta Ondarearen aitorpen kanpaina Nafarroan maiatzaren 4 eta ekainaren 26 bitartean izango da. Hala ere, aitorpena apirilaren 26tik aurrera egiteko aukera eskaintzen da, Interneten egiten bada, "Zenbat aterako zait" zerbitzuaren bidez.


2006. urteko Errenta Kanpaina honetan, 230.000 aitorlek, alegia, Nafarroako zergadunen erdia baino gehiago, etxean jasoko dute, Zerga Ogasunak egin duen aitorpen proposamena. Bidalketak apirilaren 25etik aurrera egingo dira eta, itzultzeko proposamenetan, itzulerak apirilaren 25ean bertan egingo dira.


Aitorpena egiteko ordua hartzeko hitzordua telefonoz, (901 505 505), Interneten bidez, www.navarra.es, SMS mezuen bitartez (5113 telefono zenbakia) eta atari mugikorraren bidez, http://movil.navarra.es eskatu ahal izango da.


Aurreneko aldiz, Kanpaina honetan, zergadunek euren aitorpenari buruzko informazio gehiago Lurreko Telebista Digitalaren (TDT) kate baten bidez lortu ahal izango dute. Modalitate hau zergadunei erraztasunak emateko teknologia berrien garapenaren barnean eman da, eta hein berean, Foru Komunitateko informazio garapena sustatu nahi da. TDT-ren bidezko kate berri honek bi zerbitzu eskainiko ditu: "Proposamen bidalketa": horri esker, jakin daiteke ea Nafarroako Ogasunak zergadunari aitorpena bidali dion, eta "Zenbat itzuliko didate" zerbitzuari esker, ezagutu daitezke zein kasuetan aitorpenak dirua itzultzen duen, dagoeneko dirua itzuli den ala ez, edo zein egunean gutxi gorabehera itzuliko den.


Zerga Ogasunak kontuan izan du Nafarroan bizi eta lan egiten duten jatorri atzerritarreko zergadun fiskalen garrantzia eta pertsona horientzat informazio zehatza argitaratu du gazteleraz, arabiarrez eta errusieraz dauden liburuxketan.


Alderdi fiskalari dagokionez, aurten izandako nobedade nagusiena PFEZ-ren tarifa %2 deflaktatuko dela izango da, inflazioaren ondorioak zuzentzeko. Iaz ontzat eman zen erreforma fiskala, PFEZ zergadun guztientzat jaitsiz, 2007. urtean indarrean sartu zen, eta nahiz eta, dagoeneko laneko atxikipenetan eragina izan, datorren urtean egin beharreko aitorpenean aplikatuko da.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Toda la información sobre la Renta 2006 y campañas anteriores

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa