(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Elon arkeologia hondakinak aurkitu dira Pirinioetako Autobiaren berreraikuntza dela eta asteazkena, 2007.eko apirilak 25

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko kontseilariak, Álvaro Miranda Simavilla, gaur goizean Elo udal-mugartean aurkitutako arkeologia hondakinak bisitatu ditu. Hondakin horiek azaleratu dira Pirinioetako Autobia eraikitzearen ondorioz.


Aurkikuntza Arizkoa izeneko inguruan eman da, herritik kilometro batera. Batez ere, Brontze Aroko eta I. Burdina Aroko materialak eta Erdi Aroko hilobiak dira.


Aztarnategiak 9.000 metro karratuko azalera du. Bertan, arkeologo talde bat ari da lanean. Erdi Aroko nekropolia 2.400 metro karratuko gune batean kokatzen da, historiaurreko hondakinak, berriz, aztarnategiaren iparraldean kokatzen dira, 1.600 m2ko hedadura batean.


Erdi Aroko nekropolia


Orain arte, eta garbiketa eta mugaketa lanak amaitzeke daudela, 204 hilobi aurkitu dira. Horiek, hasiera batean, aztarnaren bat aurkitu den eraikin erlijioso batekin lotuta egongo lirateke, hala ere, oraindik ezin izan da argi eta garbi identifikatu. Aitzitik, adituek uste dute, historiaurreko etapa eta hilerria kokatzen den landa-ingurua kontuan hartuta, santutegia solairu bakuneko eta neurri murriztuetako eraikina izango zela.


Halaber, hilobi-barrutiari lotuta, zulo moduan antolatutako 55 hilobi-gordailu aurkitu dira. Gehienez 2 metro sakonera duten egitura hauek santutegien barruan induskatu ziren, alea lurralde sakratuan gordetzeko eta babesteko urri zegoen boladetarako.


Historiaurreko hondakinak


Historiaurreko hondakinei dagokienez, Brontze Aroko eta I. Burdina Aroko garai aurreratutzat jo dira.


Kokaleku honi lotutako 60 kokapen aurkitu dira, batez ere, hilobi-gordailu (60) eta suaren beharrezkoa zen jardueretan erabiltzen ziren hondatutako kantuen zenbait bilduma. Horiekin batera, 12 metro diametro eta 145 m2 azalera duen planta pseudo-biribileko egitura bat ere aurkitu da, etxola baten atzealdekoa izanik.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa