(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Presidentea Lodosako eskualdeko Kultur Etxeko inaugurazioan izan da asteazkena, 2007.eko apirilak 25

Nafarroako Gobernuaren Presidentea, Miguel Sanz Sesma, gaur arratsaldean Lodosako Kultur Etxeko inaugurazioan izan da. Bertan, Andosilla, Carcar, Elizagorria, Lodosa, Sartaguda eta Sesma herriek hartuko dute parte, alegia, guztira, 18.868 biztanle biltzen dituzten herriak. Nafarroako Gobernuak 2.699.383 euroko laguntza eman du.


Kultur Etxe berriko eraikinak 2.195,15 metro karratuko azalera erabilgarria du, honela banatuta: 61,50 metro, sotoa; 1.648,35 metro, behe solairua, eta 485,30 metro, lehen solairua. Kultur Etxeak honako guneak ditu: ekintza aretoa, erakusketa gela, erabilera anitzeko hiru gela, liburutegia eta bestelako bulegoak.


Eraikinaren barruan, lehenik eta behin "Nafarroako Erresuma" izeneko aretoa nabarmentzen da. Bertan, bi lan –galeria ditu eszena-teknikoetarako, baita eszena makinak eta argi eta soinuko hornikuntza ere. 475,60 metro karratuko azalera du eta 299 besaulkietarako lekua dauka, minusbaliatu fisikoentzako lekuarekin. Ekintza aretoan, eszena-kutxak honako oinarrizko ezaugarriak biltzen ditu: ahoa, 12 metro; atzealdea, 9 metro; orrazirainoko altuera, 12 metro; eta orrazi-sabai arteko altuera, 2,50 metro.


Bestalde, "Agustindarrak" izeneko erakusketa gelak 213 metro karratuko azalera du eta margoetarako orrazi bat duen biltegi bat dauka. Liburutegiari aipamen berezia egin behar zaio: "Angel Martínez Baigorri" deituko da, haurrentzat eta helduentzat zabalduko da eta, 446,90 metro karratuko azalera izango du, biltegia barne. Horietaz gain, erabilera anitzeko hiru gela daude, 153 metro karratukoak, eta "Lanton" izena izango dute, hau da, duela zenbait urte senidetutako hiri baten izena. Hori guztia bi kamerinoekin, bulegoekin, bilera aretoarekin, banatzaileekin eta biltegiekin osatzen da.


2003. urtetik, Foru Komunitatean 21 kultur etxe edo eszena gune berri jarri dira abian, eta horietarako, Nafarroako Gobernuak 34 milioi euroetako laguntzak eman ditu.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa