(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroa, lehenengo aldiz, gizonezkoen eta emakumezkoen langabezia kopuru orokor gutxien duen erkidego bilakatu da ostirala, 2007.eko apirilak 27

Estatistikako Erakunde Nazionalak gaur goizean ezagutzera eman ditu EPA-ren datuak (Biztanleria Aktiboaren Inkesta). Horien arabera, Nafarroa, lehenengo aldiz, maila guztietan, langabezia tasa txikiena duen autonomia erkidego bilakatu da: maila orokorrean, %5,14 batezbesteko nazionalaren %8,47rekin konparatuta; gizonezkoen mailan, %3,11 Espainiako batezbestekoaren %6,32rekin konparatuta eta emakumezkoen mailan, %7,90 batezbestekoaren %11,39rekin konparatuta.


Nafarroak Espainian langabezia-tasa gutxien duen herri gisa mantentzea lortu du, nahiz eta 2007. urteko lehenengo hiruhilekoan igoera bat eman. Horri dagokionez, Nafarroako Gobernuaren Laneko zuzendari nagusiak, José María Roig Aldosoro, aipatu du egoera hori "ohikoa eta aurreikusi modukoa" dela. Zuzendari nagusiak adierazi du 1.900 langabetu gehiago izan zirela, baina "hori gertaera negatibo bat besterik ez zen izan, eta normalean, urte hasieran horrelako igoera bat ematen dela, Nafarroako lan-merkatuaren ohiko bilakaera kontuan hartzen badugu".


Roig jaunak nabarmendu du EPA-ren datuek zenbait aldeko alderdi islatzen dutela, "langabeziako tasetan gertatu ohi denez. Nafarroak, lehen aldiz, Espainiako emakumeen tasarik baxuena dauka. Horretaz gain, langabeziaren tasa orokorra %5,14 da, alegia, gaur arte urteko lehen hiruhilabetean emandako baxuena". Laneko zuzendari nagusiak bereziki azpimarratu du Nafarroako ekonomiak aldi honetan lanpostu berriak sortzen jarraitu duela, "hain zuzen ere, 1.500 lagunek lanpostu bat aurkitu dute".


EPA-ren datuen arabera, Nafarroak, egun, 289.000 langile (170.200 gizon eta 118.800 emakume) eta 15.700 langabetu ditu (5.500 gizon eta 10.200 emakume).


Urteen arteko bilakaera


José María Roig jaunak nabarmendu ditu EPA-k, 2006. urteko lehenengo hiruhilekotik urteen arteko bilakaeran izandako emaitza onak: "Azken urtean, Nafarroa langabezia jaisteko eta Espainian baino lanpostu berri gehiago sortzeko gai izan da". Horrela, azken 12 hilabetetan izandako langabetuen kopurua 3.000 lagun izan zen, hau da, %16,2 batezbesteko nazionalaren 4,12rekin konparatuta. Lana duten pertsonei dagokienez, 11.800 langile gehiago izan ziren, hau da, %4,26 gehiago batezbesteko nazionalaren %3,45rekin konparatuta.


Laneko zuzendari nagusiak aipatu du, azkenik, lanpostuen sorkuntzari dagokionez, EPA-k aldeko bilakaera izan duela, "izan ere, Nafarroak une honetan 2006. urte amaieran baino langile gehiago ditu".


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa