Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Gobernuko presidente Miguel Sanz Sesmak Asturias eta Vianako Printze Felipe eta Letizia zoriondu ditu nafar guztien izenean, euren bigarrena labaren, Sofia Infantaren, jaiotzarengatik.
Zoriona telegrama bidez bidali du Erregearen Etxeko Buru Alberto Aza Ariasi zuzenduta, ondorengo testuarekin:
"Asturias eta Vianako Printzeen bigarren alabaren jaiotzearen berri zoriontsua dela eta, eman iezaiezu, arren, Nafarroako Foru Erkidegoaren izenean, gure zorionik beroena Felipe jaunari eta Letizia andreari.
Halaber, eskertuko nizuke Espainiako Erregeei geure poztasuna adieraztea hainbeste lotzen gaituen lur honetatik, eta euren loba berriari, Sofia Infantari, bizitza luzea eta zoriontsua opa diogula".