(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Pedro Iturralde saxofoi-joleak 2007ko Kulturaren Vianako Printzearen Saria irabazi du asteazkena, 2007.eko maiatzak 2

Gaur goizean bildu den Nafarroako Kultura Batzordeak proposatu du Kulturaren Vianako Printzearen saria Pedro Iturralde saxofoi-joleari ematea, "Mariano García" Musika Akademiak proposatutako hautagaia izan dena. Proposatutako gainerako hautagaiak honakoak izan ziren: Barricada rock taldea, Pascual Aldave konpositorea, eta Alfredo Landa aktorea.


Pedro Iturralde Falcesen jaio zen 1929an, eta 9 urterekin egin zuen debuta saxofoi-jole gisa. Jazzaren musikari aitzindaria izan zen Espainian, eta Madrilgo Goi Mailako Musika Kontserbatorioan hasi zen, 18 urterekin, saxofoia ikasten, klarinete, piano, biolin eta armoniako ikasketekin batera. 1967an lortu zuen Europan osperik handiena.


Kulturaren Vianako Printzearen Saria Nafarroako Kultura Batzordeak proposatuta ematen da, eta helburua da kulturaren edozein arlotan pertsonek, taldeek edo erakundeek egindako sortze lanak, ikerketak, sustapenak eta kultura garatzeko egindako sustapenak saritzea. Saria, 1999ean Nafarroako Gobernuak sortutakoa, bakarra da, urtero ematen da, eta aurten 31.000 eurokoa izango da.


Nafarroako Kultura Batzordea arteetako eta kulturaren arlo ezberdinetako hogei kideek osatzen dute, eta sei batzordeetan antolatuta daude: Musika, eta Arte Eszenikoak, Arte Plastikoak eta Ikus-entzunezkoak, Ondare Historikoa, Argitalpenak, Artxiboak eta Liburutegiak, eta Arkeologia eta Etnologia. Nafarroako Gobernuko aholku organo gorena da, eta bestelako eginkizunen artean, kultura arloko Foru Legeko proiektuen inguruko irizpena emateaz gain, hala nola, duela gutxi sortutako Artxibo eta Dokumentuen Foru Legea, edo sortuko den Museoetako Foru Legea, Vianako Printzearen Saria hautatzea ere badago.


Arautzen duen Foru Dekretuak ezartzen duen arabera (56/1990, martxoaren 15ekoa), Nafarroako Kultura Batzordeko kideei dagokie urtero antolatzen den sari honen irabazlea adieraztea Gobernuko Presidenteari, aurretik jasotako proposamen guztien artean. Irabazlea bozketa sekretuaren bidez erabakitzen da, Batzordeko kideetako batzuek hautagaiak defendatu eta gero.


1990etik honakoak izan dira Vianako Printzearen irabazleak: José Goñi Gaztambide, historialaria (1990); Eugenio Asensio Barbarie, hispaniar filologoa (1991); Orfeón Pamplonés (1992); Rafael Moneo Vallés, arkitektoa (1993); Francisco Yndurain Muñoz, matematikaria eta fisikaria (1994); Julio Caro Baroja, antropologo eta historialaria (1995); Pablo Antoñana Chasco, idazlea (1996); Pedro Miguel Echenique Landiríbar, fisikaria (1997); Montxo Armendáriz, zinema zuzendaria (1998); Álvaro D'Ors Pérez Peix, Zuzenbide Erromatarreko katedraduna (1999); Concepción García Gainza, Artearen Historiako katedraduna (2000); Miguel Sanchéz-Ostiz Gutiérrez, idazlea (2001); María Bayo, sopranoa (2002); Juan José Aquerreta, pintorea (2003); Fernando Redón Huici, arkitektoa (2004); Javier Manterola Armasen, ingeniaria (2005), eta Javier Tejada Palacios, fisikaria (2006).


Saria Asturiasko Printzeak entregatzen du urtero San Salvador de Leyre Monasterioko patioan, iaz izan ezik, ekitaldia Javierren izan baitzen, santuaren V. mendeurrena dela eta.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa