(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak gaitzetsi ditu Foru Erkidegoan egindako azken ekintza terroristak

asteazkena, 2007.eko maiatzak 2

Nafarroako Gobernuak gaitzetsi ditu gaurko bilkuran zubian zehar gertatutako ekintza terroristak, ustez euskal independentismotik hurbil dauden pertsonek eginak. Aipatu ekintzek kalteak eragin dituzte Foru Erkidegoko hainbat instalakuntza pribatu nahiz publikotan.


Nafarroako Gobernuak ukatzen du demokraziaren arauak onartzen ez dituztenek erabiltzen duten indarkeria eta dei egiten die herritarrei errefusatu ditzatela Mutua Navarrak, Laneko Osasunaren Institutuak, Atarrabiako Posta Bulegoak edota Errotxapeako aseguru etxe batek berriki jasandako erasoak gaitzetsi gabe jarraitzen duten alderdi politikoak.


Nafarroako Gobernuak haren elkartasuna erakutsi die Caparrosoko alkateari eta “Unión del Pueblo Navarro” alderdiari, jasandako pintada mehatxatzaileengatik, eta haren kexa agertu du kale borrokaren berpiztearen aurrena, izan ere, fenomeno horrekin, aurreko legealdian argi gelditu den bezalaxe, amaitzen ahal da Terrorismoaren aurkako ituna eta Alderdien Legea gogoz aplikatuta.




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa