(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak hauteskundeetan parte hartzen duten Administrazioko langileen haborokinak onartu ditu asteazkena, 2007.eko maiatzak 2

Nafarroako Gobernuak Probintziako eta Zonako Hauteskunde Batzordeetako kide eta udaleko idazkarientzako haborokin osagarrien erregimena, nahiz hauteskunde-mahaietan egongo diren Administrazioko ordezkari eta koordinatzaileen ordain ekonomikoak onartu ditu gaurko saioan, Parlamenturako eta Nafarroako kontzejuetarako hauteskundeetan parte hartzeagatik. Hartarako, 182.923 euroko gastua egiteko baimena eman du, eta indarrean dauden Nafarroako Aurrekontu Orokorren "Hauteskunde prozesuak" partidan zordunduko du.


Hauteskunde Batzorde Zentraleko kideek ondorengo haborokin osagarriak jasoko dituzte: Presidenteak, 707 euro; idazkariak, 636 euro; batzordekide judizialek, 283 euro, eta judizialak ez diren batzordekideek, 177 euro.


Zonako hauteskunde-batzordeetako kideentzako haborokinak honakoak dira: Presidenteek, 636 euro; idazkariek, 565 euro; batzordekide judizialek, 248 euro, eta judizialak ez diren batzordekideek, 163 euro.


Gainera, Nafarroako Gobernuak 13.008 euroko gastu osagarri bat bideratuko du Probintziako Hauteskunde Batzordeko eta Iruñeko, Aoizko, Lizarra eta Tuterako Zonako hauteskunde-batzordeetako langile laguntzaileentzat.


Udaleko idazkariek, zonako hauteskunde-batzordeetako ordezkariak direnez, 157 euro jasoko dituzte, datorren maiatzaren 27ko hauteskunde-prozesuan parte hartzeagatik, eta hala dagokienean, beranduagoa deitzen diren hauteskunde partzialetan parte hartzeagatik.


Hauteskunde-mahaietan dauden Administrazioko ordezkariek, 100 euro jasoko dituzte laguntzeagatik, eta Administrazioko ordezkarien koordinatzaileak izendatzen badira, kopurua bera izango da, hauteskunde-mahaiko ordezkaria bada salbu; izan ere, kasu horretan, haborokina 125 eurokoa izango da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa