Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
295.000 euro onartu dituzte konpainia aseguratzaileek 2006an Urdax, Altsasun eta Barañainen egondako atentatu terroristetan estali gabeko kalteak ordaintzeko.
Nafarroako Gobernuak gaur hartutako erabakiaren arabera, 295.135,79 euroko laguntzak emango dira ETAko banda terroristak 20006an, Nafarroan, egindako atentatuek sortutako kalteak ordaintzeko; izan ere, Aseguruen Konpentsazio Partzuergoak ez baititu estaltzen. Atentatuak, zehazki ,honakoak izan ziren: Urdaxeko ostalaritzako establezimendu batean (otsailaren 14an, bi negozio ezberdin izan ziren kaltetuak), UGTk Altsasun duen egoitza (otsailaren 28an) eta Ferretería José Antonio de Barañáin (apirilaren 22an, non negozioaren jabea eta auzokoen komunitatea izan baitziren kaltetuak).
Terroristek hiru leku hauetan jarritako lehergailuen ondorioz, Aseguruen Konpentsazio Partzuergoak 785.269,12 eurotan balioetsi zituen kalteak, eta kaltetuen aseguru polizak aintzat hartuz, 490.133,33 euro ordaindu zizkien.
Nafarroako Gobernuak gaur onetsitako laguntza osagarriak 254/1988 foru dekretuaren babesean hartu dira. Dekretu horrek, atentatu terroristen ondorioz kalteak dituzten pertsonei ematen zaizkien laguntzak arautzen ditu. Aintzat hartu dira atentatu hauen helburu izan diren pertsonak, sindikatuak, negozio txikietako jabeak eta auzokoen komunitatea; bestetik, eragindako kalteen garrantzia, beren ondarea nabarmen txikiagotu baita.