(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

"Alkohola eta gidatzea" bide-segurtasuneko kanpainak erantzukizuneko jarrerak sustatuko ditu gazteen artean osteguna, 2007.eko maiatzak 3

Bihar, ostirala, hilak 4, Nafarroako Gobernuak Kirola eta Gazteriako Nafarroako Institutuaren bidez antolatutako "Alkohola eta gidatzea" bide-segurtasuneko X. gazte kanpaina hasiko da Iruñan. Xedea da gazteen artean erantzukizuneko jarrerak sustatzea alkoholaren kontsumoaren aurrean, gidatzeari eta trafiko istripuei dagokienez.


Kanpaina Eskubide Zibilen Fundazioak kudeatuko du, eta 16 eta 30 urte bitarteko gazteei bereziki zuzenduta dagoen jarduera programa bat barne hartzen du. Jarduerak kalean bertan egingo dira beharrezkoa den mota guztietako materiala duen eta argi identifikatzen den (kanpainaren goiburua, logoak, argiak eta megafonia baitaramatza) unitate mugikor baten laguntzarekin. Unitate hori gazteak asteburu gauetan gehien joaten diren lekuetan kokatua egongo da, han baitago arriskurik handiena.


Kanpainaren onuradunak unitate mugikorra kokatua dagoen lekuan dauden gazteak izango dira, eta nahi badute, fase bakoitzean parte hartu ahal izango dute. Hartarako, alkoholemia indizea neurtzeko kontrolak egingo zaizkie alkoholimetroen bidez, edo unitate mugikorraren barruan gaitasun basomotorreko probak egin beharko dituzte.


2007. urtean, kanpaina bihar hasiko da Iruñeko Gaztelu Plazan, han instalatuko baita unitate mugikor. Datorren larunbatean, hilak 5, unitatea Tuterako "El Tubo" ingurura aldatuko da, eta asteburuan, kanpaina Iruñeko Baionako Zeharkalera itzuliko da. Bestalde, larunbatean, hilak 12, Lizarrako Foru Plazara helduko da. Leku guzti horietan unitate mugikorra 23:00etatik aurrera egongo da.


Programaren helburuak


Programaren helburuen artean nabarmendu behar da alkoholaren eraginpean gidatzeak dituen arriskuekiko kontzientziatzea, nagusiki istripu eta lesioak egon daitezkeelako; baita ere, zigor ekonomikoak, zigorraldiak edo gidabaimena kentzea gerta daiteke. Beste helburuetako bat da baimendutako alkoholemia mailaren muga berrien ematea, eta maila ezberdinek erreflexuetan eta gidatzeko gaitasunean duten eragin ezberdinen berri ematea; erreflexuen galeraren eta gidatzeko gaitasunaren inguruan kontzientziatzea, eta gidatzeko asmoa kentzea ikusteko eta mugitzeko gaitasuneko probek hala eskatzen badute; gazteen informazio maila, iritziak, eta trafiko istripuen eta alkoholaren kontsumoaren artean duten ikuspegia ezagutzea; azterketa sistematikoa egitea, inkesten eta proben datuetatik abiatuz, adin, sexu, ordu eta alkoholemia indizearen aldagaien eta erreakzio denboren artean dagoen harremanen inguruan.


Jarduerek barne hartzen dute informazio-liburuxkak banatzea ,eta informazio pertsonalizatua ematea alkoholaren eraginpean gidatzeak dituen arriskuen inguruan. Halaber, puntu bidezko gidabaimen berriari buruzko bestelako liburuxkak ere banatuko dira; alkoholemia neurketak egingo dira homologatutako alkoholimetroekin hala nahi duten gazteen artean; eta erreflexuak eta ikusteko eta mugitzeko gaitasuna neurtzen duten probak egingo dituzte (erreakzio eta koordinazio denborak) xede horretarako diseinatutako programa informatiko baten bidez, unitate mugikorraren barruan.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa