(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Europar Batasunaren eraikuntzari buruzko erakusketa didaktikoa antolatu du osteguna, 2007.eko maiatzak 3

Nafarroako Gobernuko eta Ekonomia eta Ogasun kontseilari Francisco Iribarren Fentanes, "Europa, guztion artean eraikitako errealitatea" erakusketaren hasierako ekitaldira etorri da gaur goizean. Ekitaldia Iruñeko Civican eraikinean (Pio XII. etorbidea, 2) izan da, Erromako Itunaren 50. urteurrenaren omenez Nafarroan egiten ari diren jardueren artean. Hain zuzen, gaur egungo Europar Batasuna sortzeko lehen urratsa izan zen ituna. Erakusketa Nafarroako Gobernuak antolatu du Nafarroako Unibertsitateko Europako Ikerlanen Zentroaren eta Caja Navarraren laguntzarekin.


 Iribarren presidenteordeak Europar Batasunaren eraikuntzaren omenezko erakusketa aurkezten

Iribarren presidenteordeak erakusketaren edukia aurkezten. ( irudia handitu )

Erakusketa didaktikoa da, eta zenbait panelen bidez prentsako orrialdeen kopiak, eta bestelako informazio osagarriak erakusten dira, EBren eraikuntzari buruzko gertaerarik garrantzitsuenen inguruan.


1957an, Alemaniak, Frantziak, Belgikak, Holandak, Italiak eta Luxenburgok izenpetutako Erromako Itunaren ondorioz herrialde horiek barne hartzen zituen merkatu komuna sortu zen. Guztiek, muga-zergazko eta nekazaritzako politika berak zituzten, eta baita erakunde komunak ere. Itun horren, eta egun berean izenpetzaile berdinek salgai estrategikoen kudeaketaren inguruan sinatutako beste bi itunen ondorioz (hala nola, ikatz eta altzairuaren CECA ituna, eta energia atomikoaren EURATOM ituna) sortu zen gaur egungo Europar Batasuna.

Civican-en erakutsiko diren informazio-materialak hamarkadaka antolatuta daude, II. Mundu Gerratik gaur egun arte, eta ez dute bakarrik ematen Europako eraikuntzaren gertaera garrantzitsuenen berri, baizik eta baita horiek gertatu ziren testuinguru historikoaren berri ere Nafarroan. Panelek informazio adierazgarri eta entretenigarria eskaintzen dute. Bestalde, datu historikoak irudiekin ematen dituzte, gertaerek Europako eremu ezberdinetan zer nolako eragina izan zuten erakusteko. Prentsa orrien bilketa Nafarroako Unibertsitateko Hemerotekak egin du.
Europar Batasunaren sorreraren oroitzapenezko erakusketa

Mª Dolores Egurenek, Irirbarren presidenteordeak, Ana Lizarragak eta José Ángel Zubiaurrek ukipen-pantailari begiratzen, Europako eraikuntzaren gertaerarik garrantzitsuenen irudiak eskaintzen dituena. ( irudia handitu )

Erakusketan "Gune interaktiboa" ere egongo da, non ukipen-pantaila baten bidez bisitariak hamarkada bakoitza irudi eta jatorrizko soinuen bidez ikusi ahal izango baitu. Hala, antzinako garaietara hurbilduko gaitu, eta Europar Batasunaren eraikuntzan une garrantzitsuak gogoratuko dizkigu.


Erakusketa maiatzaren 19 arte egongo da irekita Civican eraikinean (hilaren 12an salbu, "Juntos" festan egongo baita, EBren 50. urteurrena dela-eta antolatutako beste jarduera bat dena). Gero, unibertsitate-zentroetatik, kultura-etxeetatik eta Nafarroako liburutegietatik eramatea aurreikusita dago.


Gainera, ikus-entzunezko materiala eta liburu bat egingo dira erakusketaren edukiarekin, jendartean zabaltzeko, eta Liburutegi Publiko eta Ikastetxeetako argitalpen-funtsa bihurtuko da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa