(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Joan den urtean, CEINek 109 enpresa berri sortzen lagundu du, eta horrela 208 enplegu sortu dira osteguna, 2007.eko maiatzak 3

Nafarroako Enpresen eta Berrikuntzaren Zentro Europarrak (CEIN), Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Sailera atxikitako sozietate publikoak, joan den urtean, 2006an, Nafarroan 109 enpresa berri sortzen lagundu zuen eta, horrela, 208 enplegu berri sortu dira. Horixe adierazi dute gaur José Javier Armendáriz Quel Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariak eta Carmen Leza Villar CEINeko zuzendariak, 2006ko emaitzen balantzea aurkezterakoan.


Konpainia berriek egindako inbertsio orokorra 9,8 milioi eurokoa da gutxi gorabehera, hau da, enpresa bakoitzaren batez besteko inbertsioa 89.000 eurokoa da. Sektoreei erreparatuz gero, 109 enpresa horietatik %70 zerbitzuen arloan aritzen da; %26 merkataritzan, eta negozio berrien %4 industria arlokoak dira.


Sortutako enpresen %21 berritzaileak dira, hau da, merkatuan produktu, zerbitzu edo kudeaketa- edo ekoizpen-sistema berritzaile bat sartu dute. Bestalde, aldi honetan, bost enpresa berri sartu dira Enpresa Berritzaileen Mintegian. Beraz, 2006an 23 enpresek garatzen zituzten jarduerak inkubagailuan.


Enpresaburu berrien profilari dagokionez, konpainien %56k sustapen-ekipoan emakumeak dituzte; gutxi gorabehera kasuen erdiek (%42) unibertsitate-ikasketak dituzte (diplomatura eta lizentziatura).


Laguntza pertsona ekintzaileei


Enpresa eratu aurreko fasean ematen den aholkularitza-zerbitzuaren bidez, erakundeak 898 proiektu berriri laguntza eman zien, eta 97 negozio- edo bideragarritasun-plan egiten lagundu zuen.


Era berean, CEINek ekintzaile bakoitzari egokitutako enpresa-kudeaketako trebakuntza-sistema ezarri du. 2006an, 374 pertsona aritu ziren 42 trebakuntza-jardueratan. Horrez gain, esparru horretan ekintzaileentzako Entrenamendu Zentro berria diseinatu da, Entrena. Horretan ekintzaileentzako trebakuntza guztia pilatuko da (kudeaketa, gaitasunak, etab.), hainbat metodologia konbinatuz.


CEINek zeregin garrantzitsua egiten du gizartean espiritu ekintzailea sustatzeko, batez ere ikasleen artean. Nafarroako 68 hezkuntza-zentrok eta 1.360 ikaslek gutxi gorabehera hartu zuten parte 2006an antolatutako jardueretan. Besteak beste, hauek aipa daitezke: "Gazte Ekintzaileak Lanbide Heziketan" eta "Murgil zaitez, ezagutu enpresaren mundua" negozio-ideien lehiaketa (DBH); LHko eta DBHko ikasleek CEINen instalazioetara egindako bisitak, eta eskola arteko kooperatiben EJE programa.


Unibertsitate-esparruan LUCEren sorrera aipatu behar da, Nafarroako Unibertsitate Publikoan Enpresa Berritzaileak Sortzeko Unibertsitate Laborategia. Espazio horretan berrikuntza eta enpresa-ekimenen sorrera sustatzeko jarduerak eta zerbitzuak biltzen dira.


Bestalde, CEINek oinarri teknologikoa duten enpresak (EIBT) antzeman, sortu eta sendotzeko programa indartu zuen, "Nafarroako EIBT Sarea" eratuta. Sare hori sei zentro teknologikok, Nafarroako bi unibertsitateek eta CEINek osatzen dute. Zerbitzuen bidez, sareak balio handiko enpresa bihur daitezkeen proiektuak babesten ditu, ikerketak, I+G+B proiektuak edo doktorego-tesiak oinarri hartuta. Era berean, EIBT ekimenei bideratutako Eurecan Sari Nazionalaren I. edizioa egin zela nabarmendu behar da. Sari horretara 108 proiektu teknologiko aurkeztu ziren, bederatzi Nafarroatik.


Atal honetan, Ekintzailearen Eguna egin zela adierazi behar da. Horren xede nagusia bereizkuntzan oinarritutako ekimen ekintzailea bultzatu, ekintzaileak aitortu eta horiek merkatuan irautea sustatu nahi da.

Dokumentazioa:
Berria ikusi.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa