(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2007ko urtarriletik apirilera istripuetan egondako hildakoen kopurua %19 jaitsi da, iragan urtearen aldean osteguna, 2007.eko maiatzak 3

Zortzi lagun hil ziren apirilean trafiko istripuan Nafarroako herri barruko eta herriz kanpoko errepideetan. Hala, urteko lehen lau hilabeteetan 17 lagun hil dira. 2006. urteari dagokionez (21 hildako urtarril eta apirila bitartean), Foru Erkidegoan trafiko istripuetan hildakoen kopurua %19 jaitsi da.


Aipatu behar da, 2006. urtean hildakoen kopururik txikiena izan zela, 55 hildako egon baitziren, eta horren ondorioz, 2010. urterako 2000. urteko heriotza-tasa %50 baino gehiago murrizteko Europako helburua lortu zuen (Nafarroan urte horretan 118 hildako egon zen).


Iragan apirilean hildakoak leku hauetan izan ziren: Larragan (apirilaren 1ean, bere familiarekin bidaiatzen ari zen ibilgailua Arga ibaira erori eta bizitza galdu zuen adingabeko batek), Eritzebeitin (apirilaren 4an, 3 hildako), Tiebasen (apirilaren 9an, Nafarroako autopistan, hildako bat), Ziraukin (apirilaren 15ean, Camino autobian, hildako bat), Pitillasen (apirilaren 20an, hildako bat), eta Lodosan (apirilaren 28an, emakume bat hil zen).


Urte honetan egondako 17 hildakoetatik bat txirrindularia zen, eta gainerakoak, ibilgailuetako gidariak edo bidaiariak izan ziren. Bat, Larragan Arga ibaira jausitakoa, adingabekoa zen; zazpik 18 eta 35 urte zituzten; hiruk, 36 eta 45 artean; eta seik, 46 edo gehiago. Hilabeteen arabera, lau urtarrilean hil ziren; hiru, otsailean; bi, martxoan, eta zortzi, apirilean.

Dokumentazioa:
2007an Nafarroako istripuetan egondako hildakoen zerrenda

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa