(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ogasunak 8.138 hitzordu eman ditu errenta aitortzeko, 2006ko kanpainako lehen egunean ostirala, 2007.eko maiatzak 4

Nafarroako Zerga Ogasunak 8.138 hitzordu eman ditu errentaren aitorpena egiteko 2006ko kanpainako lehen egunean; izan ere, gaur, maiatzak 4, hasi da, eta ekainaren 26ra arte egin ahal izango da. Hitzordu horien laurdena internet bidez eskatu dira.


Iribarren presidenteordea eta Ogasuneko zuzendari orokor Pérez de Albéniz Iruñeko Monjardín kalean kokatua dagoen Ogasuneko zentroan, 2006ko Errenta Kanpainaren lehen egunean

José Ignacio Pérez de Albéniz eta Iribarren presidenteordea Zerga Ogasuneko zentroan. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariak ohiko bisita egin du gaur Iruñeko Monjardín 3 kalean kokatua dagoen Zerga Ogasuneko zentrora, non aitorpen zuzen gehienak egingo baitira Iruñeko eremuan. Gaur Kanpainako lehen eguna da, eta seiehun aitorpen bideratuko dira. Dagoeneko, beste laurehun bideratu dira Internet bidez, iragan apirilaren 26an aitorpena egiteko bide hori abian jarri zenetik. Gainera, aitorpena Ogasunarekin elkarlanean ari diren 23 erakundeetan ere egin daiteke. Foru Erkidego osoan 1.300 erakunde daude era horretan egiteko.


Bestalde, Nafarroako Zerga Ogasunak 156.423 aitorpen proposamen bidali dien 230.000 zergadunei, eta horietatik, 108.005 (%69,05) 45 milioi euro itzultzeko izango dira; 48.418 zergadunek (%30,95), aldiz, ordaindu beharko dute. Dirua itzultzea ateratzen zaien zergadun hauei dagoeneko ordaindu die euren banku kontuetan Zerga Ogasunak. Iribarren presidenteordearen balioespenen arabera, Ogasunak 80 milioi euro itzuliko ditu kanpaina honetan aitorpen negatiboengatik.


Errentaren Kanpainaren inguruko informazio osoa Nafarroako Gobernuaren Interneteko atarian jaso daiteke, www.navarra.es/Campaña de la Renta 2006.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa