Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Gobernuak egindako akordioaren bidez, martxoko eta apirileko uholdeek inguru eta udalerri askotan eragindako nekazaritza-kalteak babestuko dira.
Foru Dekretu bidez, joan den apirilaren 23an, salbuespen-laguntzak ezarri ziren martxoko eta apirileko ekaitz eta uholdeek nekazaritza-sektorean eragindako kalteei aurre egiteko. Dekretu horretan, laguntzak Nafarroako Gobernuak zehaztutako udalerri eta inguruetan emango direla ezarri da.
Gaur hartutako akordioaren arabera, hauek dira inguruok: Abaigar, Aberin, Oibar, Allin, Allo, Antzin, Andosilla, Arbeitza, Arellano, Arguedas, Artaxoa, Artazu, Azagra, Azuelo, Bardeak, Beire, Berbintzana, Buñuel, Cabanillas, Cadreita, Caparroso, Cárcar, Zarrazkatelu, Kaseda, Castejón, Zirauki, Cortes, Eneritz, Errotz, Lizarra, Faltzes, Fontellas, Funes, Fustiñana eta Galipentzu.
Horrez gain, hauek ere sartu dira: Hiriberri, Ibargoiti, Iguzkitza, Irurtzun, Izurdiaga, Larraga, Legaria, Lerga, Lerin, Lodosa, Irunberri, Mañeru, Martzilla, Mélida, Mendabia, Mendaza, Mendigorria, Mendilibarri, Milagro, Miranda Arga, Morentin, Murieta, Murillo el Cuende, Murillo el Fruto, Nazar, Obanos, Oko, Erriberri, Azkoien, Pitillas, Gares eta Puiu.
Hauek ere babestuko dituztela adierazi da: Ribaforada, Zare, San Adrián, San Martin Unx, Zangoza, Santakara, Sartaguda, Tafalla, Torralba del Río, Torres del Río, Traibuenas, Tutera, Uharte Arakil, Uxue, Untziti, Urraulbeiti, Valtierra, Viana, Alesbes, Villamayor de Monjardín, Villatuerta eta Zubielki.
Amaitzeko, Foru Dekretuaren arabera, zerrenda hori aurrerago osatuko da, beste udalerri batzuen kalteak antzematen direnean.