(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Foru Erkidegoko Landa Garapeneko Programa onetsi da, 502,23 milioi €-ko inbertsioarekin astelehena, 2007.eko maiatzak 7

Nafarroako Gobernuak Nafarroako Foru Erkidegoko Landa Garapeneko Programa 2007-2013 onetsi du, 502,23 milioi €-ko inbertsioa eginda. 1698/2005 zenbakiko Erregelamendua (EE), Kontseiluarena, hartu da oinarri, Landa Garapeneko Europako Nekazaritza Funtsaren bidez landa-garapenerako laguntzari dagokiona.


Datorren asteazkenean, maiatzak 9, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioan emango da, Europako Batzordera modu ofizialean igortzeko. Ezarritako prozeduraren arabera, Europako erakunde horrek sei hilabeteko gehieneko epea du onesteko. Aldez aurretik, nazioko Gobernuak joan den apirilaren 26an "Landa Garapeneko Esparru Nazionala 2007-2013" aurkeztu zuen.


Programa zenbait neurrik osatzen dute, lau ardatz nagusiren inguruan, honela banatuta:


  • 1. ardatza. Nekazaritza- eta baso-sektoreen lehiakortasuna handitzea
  • 2. ardatza. Ingurumena eta landa-ingurua hobetzea
  • 3. ardatza. Bizi-kalitatea landa-inguruetan eta landa-ekonomiaren dibertsifikazioa
  • 4. ardatza. LEADER


  • Dokumentazioa:
    Berri osoa.doc
    Cuadro financiero del PDR de la Comunidad Foral de Navarra 2007-2013

    Nafarroako Gobernua

    Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa