Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Gobernuak Nafarroako Foru Erkidegoko Landa Garapeneko Programa 2007-2013 onetsi du, 502,23 milioi €-ko inbertsioa eginda. 1698/2005 zenbakiko Erregelamendua (EE), Kontseiluarena, hartu da oinarri, Landa Garapeneko Europako Nekazaritza Funtsaren bidez landa-garapenerako laguntzari dagokiona.
Datorren asteazkenean, maiatzak 9, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioan emango da, Europako Batzordera modu ofizialean igortzeko. Ezarritako prozeduraren arabera, Europako erakunde horrek sei hilabeteko gehieneko epea du onesteko. Aldez aurretik, nazioko Gobernuak joan den apirilaren 26an "Landa Garapeneko Esparru Nazionala 2007-2013" aurkeztu zuen.
Programa zenbait neurrik osatzen dute, lau ardatz nagusiren inguruan, honela banatuta: