(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

"Artista Gazteen Topaketak 2007" lehiaketan izena emateko aldia ireki da asteartea, 2007.eko maiatzak 8

"Artista Gazteen Topaketak 2007" lehiaketan izena emateko epea irekita dago. Lehiaketa Nafarroako Gobernuak antolatzen du, Gazteria eta Kirolaren Nafarroako Institutuaren bitartez. Horren helburua Foru Erkidegoko artista gazteak sustatzeko bide bat eratzea da. Aurreko edizioetan bezala, lehiaketa horretan gazteek beren kultura- eta arte-kezkak adierazi ditzakete, musika, literatura-generoak, arte plastikoak, arte eszenikoak eta musika-bandak erabiliz.


"Encuentros 2007" irudia. ( irudia handitu )

Aurten programak hogeita hirugarren edizioa beteko du. Gaur goizean, María Isabel García Malo Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilariak prentsaurrekoan aurkeztu du, 2006ko edizioko bi txapeldunekin batera: María Jiménez, arte plastikoen arloko irabazlea, eta Xabier Ansó, "Barúa" taldeko abeslaria, musika arloko irabazlea.


Aurten, programaren aurrekontua 192.231 €-koa da. Programan parte hartzeko interesa duten gazteek ekainaren 15a arte eman dezakete izena. Lanak "Reciclarte" galerian utziko dira (Travesía Bernardino Tirapu, 5-7, behea. 31014-Rochapea. Iruña), astelehenetik ostiralera 10.30etik 13.30era eta 18etatik 21etara, eta larunbatetan 11etatik 13etara. Posta ziurtatuaren bidez ere bidal daitezke, betiere, ekainaren 15eko gaueko 9ak baino lehen egiten bada. Kasu horretan, ordezkagiria parte-hartzeko egiaztagiria izango da. Lanean adierazi beharreko datuak web-orri honetan kontsultatu daitezke: www.encuentrosnavarra.com.


Oro har, Foru Erkidegokoak diren pertsona guztiek eta modalitate bakoitzerako ezarritako adin-tarteen barruan daudenek har dezakete parte. Aurreko edizioetan lehen saria eskuratu zutenak ezin dira kategoria berean aurkeztu. Musika-taldeen edo talde eszenikoen kasuan, formazio berriak izango dira kideen %50 gutxienez aldatu dutenak, lehiaketa bakoitzean ezarritako baldintzen arabera. Aurkeztutako lanak originalak izan behar dira, eta horietako bat ere ez da aurretik sarituta egon behar.


Goian adierazitako web-orrian, lehiaketaren oinarriak eta lehiaketan gertatzen den guztiaren inguruko informazio zehatza aurki daiteke. Oinarriak Gazteria eta Kirolaren Nafarroako Institutuan ere jaso daitezke (Arrieta kalea, 25. Iruña. Tfnoa: 848 42 78 41), Dime… telefono gaztean (Goroabe kalea, 36. Iruña. Tfnoa: 902 23 04 00), Artsaian (Iruregaña industria-poligonoa, 44 eta 45 pabilioiak. Aitzoain. Tfnoa: 948 30 33 57), eta "Reciclarte" galerian (Tfnoa: 948 12 24 91).


Izena emateko epea amaitu ondoren, udan zuzendaritza teknikoaren eta epaimahaien bileren fasea egingo da, materiala hautatu eta antolatzeko. Horren ostean, irailean eta urrian, finalerdiak eta finala egingo dira, eta irabazleak jakinaraziko dira. Sariak emateko gala Iruñean egingo da azaroaren erdialdea eta abenduaren hasiera bitartean.


Kategoriak eta sariak


Hau da deitutako modalitateen funtsezko edukia:


Musika


2007an 14 eta 29 urte bitartean beteta dituzten gazteek parte har dezakete, baita hiru kidek edo gehiagok osatutako taldeek, betiere, kideen %35ek adin hori gainditzen badute. Bakarlariek edo parte hartzen duten taldeek bi tema original dituen CD bat eta txosten bat (disketea edo CDa, eta inprimatuta) aurkeztu behar dute, albait osatuen dagoena: parte-hartzailearen edo taldearen argazkiak, estiloa, aurkeztutako gaien izenburua eta beste datu interesgarri batzuk.


Hiru sari ezarri dira: lehenengoa 2.050 € eta garaikurra, gehi 6.200 €, irabazleek taldearen jarduera sortzailearekin zerikusia duen edozein alderditan inbertitu dezaketena (lokalak alokatu, ikastaroak, tailerra, grabazioak edo materiala erostea, besteak beste). Bigarren saria 1.440 € eta garaikurra izango da, gehi 2.100 € taldean inbertitzeko; eta hirugarren saria 720 €-koa izango da.


Epaimahaiaren buru Iñigo Argomániz ekoizlea izango da, eta berarekin batera, Mikel Salas, Rudy Goroskieta eta Fernando Garayoa arituko dira.


Literatura-generoak


Parte-hartzaileek 2007an 14 eta 29 urte bitartean beteta izan behar dituzte. Gehienez bi lan aurkez daitezke gaztelaniaz edo euskaraz, eta luzera eta gaia libreak izango dira. Lanak gutun-azal itxi eta anonimoan aurkeztu behar dira. Lau original inprimatuta eman behar dira (DIN A-4 formatuan, alde bakarretik idatzita, espazio bikoitza, Times letra eta 12 neurria erabiliz), eta euskarri digitalean (disketea/CD-ROMa) word dokumentu moduan. NANaren fotokopiaz gain, beste gutun-azal itxi bat gehitu behar da, egilearen datu pertsonalak eta curriculum labur bat dituena.


Hiru sari emango dira. Lehenengoa 1.950 € eta garaikurra izango da, gehi 2.100 €, literatura-jarduerarekin zerikusia duen edozertan inbertitzeko (ikastaroak, tailerrak, liburuaren edizioa, etab.); bigarren saria 1.340 € eta garaikurra izango da, eta hirugarrena, 720 €.


Epaimahaiaren buru Luis Mateo Díez idazlea izango da, eta berarekin batera Serafín Senosiáin, Angel Erro eta Susana Barragués arituko dira.


Arte plastikoak


Parte-hartzaileek 2007an 14 eta 29 urte bitartean beteta izan behar dituzte. Parte-hartzaile bakoitzak bi lan aurkez ditzake gehienez, eta gaia eta egiteko modua libreak izango dira. Euskarria erakutsi ahal izateko modukoa izango da. Ikus-entzunezko lanak instalazio baten atal izan behar dira, eta proiektu bidez aurkeztu behar dira. Horrez gain, curriculum artistikoa eta ekoizpen pertsonalaren txosten bat gehituko dira, albait osatuena, eta lanaren izenburua ere adierazi behar da.


Bi sari emango dira: lehenengoa 3.900 € eta garaikurra izango da, gehi 3.100 € sormen plastikoarekin zerikusia duen edozertan inbertitzeko (ikastaroak, tailerrak, materiala erosi, erakusketa, katalogo bat argitaratu, etab.). Bigarren saria 1.030 €-koa izango da.


Epaimahaiaren buru Rafael Doctor Roncero izango da, eta berarekin batera Patxi Araujo, José Miguel Corral eta Pilar del Valle arituko dira.


Ikus-entzunezko sormena


Parte-hartzaileek 2007an 14 eta 29 urte bitartean beteta izan behar dituzte. Gehienez bi lan aurkez daitezke, eta gaia eta egiteko modua askeak izango dira. DVD euskarrian aurkeztu behar dira. Hiru sari emango dira: lehenengoa 1.950 € eta garaikurra izango da, gehi 1.250 € ikus-entzunezko sormenarekin zerikusia duen edozertan inbertitzeko (ikastaroak, tailerrak, materiala erosi, erakusketa antolatu, etab.); bigarren saria 1.340 € eta garaikurra izango da eta hirugarrena, 720 €.


Epaimahaiaren buru Arturo Fito Rodríguez izango da, eta berarekin batera Santi Echeverría, Carlos Mugiro eta Marian Pascual Recalde arituko dira.


Arte eszenikoak


Parte-hartzaileek 2007an 14 eta 29 urte bitartean beteta izan behar dituzte. Adin hori gainditu dezakete zuzendariak eta kideen %40k, betiere, 35 urtetik gorakoak ez badira.


Aurreko edizioetan irabazi duten taldeek ezin dute parte hartu. Formazio berritzat hartuko dira kide berriak gutxienez %50 badira. Lehiaketara aurkeztutako piezaren grabazio bat edo entsegu bat aurkeztuko da, gaztelaniaz zein euskaraz, DVD edo VHS euskarrian. Materiala izena ematen denean edo 2007ko irailaren 7a baino lehen aurkez daiteke "Reciclarte" galerian. Horrez gain, proiektuaren memoria osoa gehituko da (disketea edo CDa, eta inprimatuta): obraren testua, fitxa artistiko eta teknikoa, eszenaratzea, eszenografia eta jantziak.


Hiru sari emango dira: lehen saria 4.000 € eta garaikurra izango da (dirua lan irabazlea Nafarroako kultura-espazioetan erakusteko inbertituko da) eta bigarren saria, 800 € eta garaikurra.


Epaimahaiaren buru Alex Ruiz Pastor izango da, eta berarekin batera Pedro Zabalza, Iñaki Fortún eta Maite Pérez Larumbe arituko dira.


Musika-bandak


Kideek 14 urte baino gutxiago eta 30 urte baino gehiago izan ditzakete, betiere, pertsona horiek bandaren %40 gainditzen ez badute. Aurkeztu beharreko dokumentazioan, kideen zerrenda gehitu behar da, horien adina, musika-tresna eta NAN zehaztuz, eta bandako kideen batez besteko adina adierazi behar da. Hautatutako sei bandek 1.500 euroko kopuru finkoa jasoko dute.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa