(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

"Acércate @ las TIC" programa 2007an garatzeko lankidetza-akordioa sinatu da asteartea, 2007.eko maiatzak 8

Francisco Iribarren Fentanes Ekonomia eta Ogasun kontseilariak eta Cederna-Garalur, Gurutze Gorria, Gaztelan Fundazioa, Erdialdea Garatzeko Partzuergoa, Teder Elkartea, Eder Erribera garatzeko Partzuergoa eta Dédalo Fundazioko ordezkariek gaur goizean sinatu dute "Acércate @ las TIC" programa 2007an garatzeko lankidetza-akordioa. Sinadura-ekitaldian María Isabel García Malo Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilaria ere egon da.


Acércate @ las TIC

Akordioaren sinadura. ( irudia handitu )

Lankidetza-akordio honen bidez, 2007ko abenduaren 31a arte indarrean egongo dena, sinatzaileek Informazioaren Teknologien inguruko eta hirugarren adinekoei eta emakumeei zuzendutako komunikabideen inguruko trebakuntza-jarduerak abian jarriko dituzte, salbuespen digitaleko egoerak prebenitzeko. Jarduera horiek guztiak Foru Erkidego osoan garatuko dira.


Nafarroako Gobernuak trebakuntza-jardueretan erabiliko diren materialak diseinatu eta egingo ditu. Akordioa sinatu duten toki-garapeneko eragileek eta gobernuz kanpoko erakundeek trebakuntza-jarduerak aldez aurretik adostutako eta garatutako edukien arabera egiteko konpromisoa hartu dute. Konpromiso horren arabera, publizitate-jarduerak egingo dira, lokalak kudeatuko dira eta trebatzaileak lortuko dira. Beharrezkoa izango balitz, eragileek gela mugikorra izateko konpromisoa hartzen dute, ordenagailuen kopuru nahikoa duena, ikasle bakoitzak ekipo bat izan dezan.


2007an, programa hiru ekintzaren bidez garatuko da: 20 orduko hastapen-ikastaroak 8 eta 15 pertsona bitartean dituzten taldeentzat, tailer praktikoak 10 orduko iraupenarekin, eta sentsibilizazio-jarduerak herri txikietan, furgoneta mugikor batekin.


Guztira 176 trebakuntza-jarduera egingo dira hirugarren adinekoen eta bazterketa digitaleko egoerak bizi dituzten emakumezkoen kolektiboei zuzenduta. Hau da trebakuntza-jarduera horien banaketa geografikoa: 48 ikastaro Nafarroaren iparraldean; 30 ikastaro Nafarroaren ipar-mendebaldean; 16 ikastaro Iruñean eta eskualdean; 16 ikastaro Erdialdean; 9 ikastaro Lizarra inguruan; 31 ikastaro Erribera 1 inguruan, eta, amaitzeko, 26 ikastaro Erribera 2 inguruan. Hauek dira sinatzaileen esku-hartzea izango duten esparru geografikoak: Nafarroa iparraldea, Cederna-Garalur; Nafarroa ipar-mendebaldea, Gurutze Gorria; Iruña eta eskualdea, Gaztelan Fundazioa; Nafarroa Erdialdea, Erdialdea Garatzeko Partzuergoa; Lizarra ingurua, Teder Elkartea; Erribera 1, Erribera Garatzeko Partzuergoa, eta Erribera 2, Dédalo Fundazioa.


Era berean, 133 tailer praktiko egingo dira kolektibo horiei zuzenduta. Hona hemen trebakuntza-jarduera horien banaketa geografikoa: 8 tailer Nafarroa iparraldean; 46 tailer Nafarroa ipar-mendebaldean; 10 tailer Iruñean eta eskualdean; 17 tailer Erdialdean; 17 tailer Lizarra inguruan; 30 tailer Erribera 1 inguruan; eta, amaitzeko, 11 tailer Erribera 2 inguruan. Tailer praktiko horiek gai hauen ingurukoak izango dira: interneteko administrazio-tailerra; argazkigintza-tailerra; interneten dauden adinekoentzako baliabideen tailerra; internetekin lotutako emakumeen tailerra; interneteko bilaketen tailerra; interneteko erosketen tailerra; musika-tailerra; sukaldaritza-tailerra; adinekoen gogamena interneten trebatzeko tailerra; mapen eta kale-zerrenden tailerra; artxiboen tratamendurako tailerra; wordekin iragarki bat eta curriculum bat egiteko tailerra.


Aurten, eta akordio honen barruan, teknologia berrietan sentsibilizatzeko jarduerak ere egingo dira Nafarroako geografia osoko biztanle-nukleo txikietatik mugituko den furgoneta ibiltari baten bidez.


Aurrekontua


Nafarroako Gobernuak, Informazioaren Sozietaterako Zuzendaritza Nagusiaren bidez, trebakuntzako 176 hastapen-ikastaroak diruz lagunduko ditu, eta horietako bakoitzean gehienez 850 euro inbertituko ditu. Horrez gain, 133 tailer praktikoak diruz lagunduko ditu, bakoitzari gehienez 500 euro emanda. Finantzaketa hori 2007ko aurrekontuen baliabideekin eta 2006ko ekainaren 27an Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioaren eta Foru Erkidegoaren artean Avanza Plana garatzeko sinatutako lankidetza-planeko baliabideekin egingo da. Plan horretan, besteak beste, hirugarren adinekoei Nafarroan TIC trebakuntza eskaintzea ezarri da, oinarrizko trebakuntza-ikastaroen bidez. Horrela, adinekoek eguneroko bizimodurako erabilgarriak izango zaizkien erremintak erabiltzen ikasiko dute. Aurrekontua 165.00 eurokoa da. Bazterketa digitalaren egoeran dauden emakumeen TIC trebakuntza-planak 222.500 euroko aurrekontua du.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Acuerdo de colaboración

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa