(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak ekitaldi baten bidez Europako Eguna ospatu du, EBko gertaera historikoak gogoratuz asteazkena, 2007.eko maiatzak 9

Ekitaldia "Juntos" programaren barruan dago, eta horretan, Europan sartzeko prozesuan esanguratsuak izan ziren datetan jaiotako nafarrek parte hartzen dute. Horiek, aldi historiko honi buruzko lekukotza emango dute.


Nafarroako Jauregiko fatxada, Europar Batasuneko banderarekin.

Nafarroako Jauregiko fatxada, Europar Batasuneko banderarekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak Europako Eguna ospatzen du gaur, EBn sartzeko prozesuko gertaera historikoak gogoratuz. Aurten, prozesu horren hasieraren (1957ko Erromako Itunak) 50. urteurrena ospatzen da. Foru Gobernuak, data hau ospatzeko, Nafarroako Jauregiko balkoi nagusian, San Ignacio etorbidean, atzealde urdinaren gainean urre-koloreko izarren zirkulu bat jarri du, EBko bandera imitatuz.


Europako Eguna ospatzeko ekitaldia gaur arratsaldean egingo da Civican eraikinean (Avda. Pío XII, 2), 19:30ean. Europan sartzeko prozesuko data esanguratsuetan jaiotako nafarrek aldi historiko honetako esperientziari buruz hitz egingo dute, ikus-entzunezko materialak proiektatuko dira eta musika-kontzertu bat egongo da. Ekitaldia Caja Navarrarekin eta Nafarroako Unibertsitateko Centro de Documentación Europea sailarekin lankidetzan egingo da.


Ekitaldi honetan, hurrengo hauek hartuko dute parte: Patxi Mangado, 1957an jaiotako arkitektoa, Erromako Itunen urtean; Elvira Molinat, taekwondoan aritzen dena, 1986an jaioa, Agiri Bakuna sinatu zenean; eta Clara Purroy, ikaslea, 1992an jaioa, Maastrichteko Itunaren urtean. Lekukotza horiekin batera, esperientzia horien inguruko irudiak proiektatuko dira. Jokin Zabalzak zuzendutako musika-taldeak, saxoak, pianoak, baxuak eta bateriak lagunduta, Europa eraikitzeko lehen urratsak eman ziren garaiko musika interpretatuko du. Ekitaldia amaitzeko, Enrique Banús Nafarroako Unibertsitateko Centro de Documentación Europea saileko zuzendariak eta José Ángel Zubiaur Carreño Nafarroako Gobernuko Europako Gaietarako zuzendari nagusiak hartuko dute parte.


Ekitaldia Nafarroako Gobernuak Europako Erkidegoaren sorreraren 50. urteurrena ospatzeko antolatutako "Juntos desde 1957" jardueren programaren barruan sartzen da. Horrez gain, Iruñeko Civican eraikinean erakusketa bat egingo da: aldizkarietako orrialdeekin egindako panelak eta ukipen-pantaila batean ikus-entzunezko materialak ipinita, Europa eraikitzeko prozesuaren gertaera garrantzitsuei buruzko informazioa eskainiko da, II. Mundu Gerraren amaieratik gaur egun arte. Erakusketa maiatzaren 19a arte egongo da zabalik.


Bestalde, Civican eraikinean, joan den mendeko berrogeiko hamarkadatik aurrera egindako lau film esanguratsuren zikloa proiektatuko da, eta maiatzaren 12an, Iruñeko Carlos III etorbidean, "Juntos" jaia egingo da. Besteak beste, hurrengo hauek egongo dira jai horretan: erakusketak, aire zabaleko pintura-lehiaketak, haurrek marrazteko panela, kale-animazioa eta fanfarrea, eta EBko herrialdeetako ogiaren, gaztaren eta ardoaren dastaketa.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa