(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Zizur Nagusia, Eguesibar-Sarriguren, Iruña, Antsoain eta Galar-Cordovillako 2.130 etxebizitza-esleipendunen behin-behineko zerrenda argitaratu da asteazkena, 2007.eko maiatzak 9

José Andrés Burguete Torres Ingurumen, Lurralde-antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak eta Jesús Javier Ascunce Elizaga Lurralde-antolamendu eta Etxebizitzako zuzendari nagusiak gaur goizean aurkeztu dute Zizur Nagusian, Eguesibar-Sarrigurenen, Iruñean, Antsoainen eta Galar-Cordovillan eraikiko diren babes publikoko 2.130 etxebizitza-esleipendunen behin-behineko zerrenda. Etxebizitza horietatik 1.860 salerosketara bideratuta daude, eta 270 alokairura.


Zizur Nagusian salerosteko 799 etxebizitza babestu eraikiko dira; Sarrigurenen 617 etxebizitza egingo dira salerosteko; Iruñean 300 etxebizitza salerosteko eta 270 alokatzeko eskaintzen dira (80 araubide orokorrekoak Mendillorrin, eta 190 araubide berezikoak Ezkaban); Antsoainen 76 etxebizitza daude salerosteko; eta Cordovillan beste 68 etxebizitza egingo dira salerosteko.


Azalerei dagokienez, araubide orokorreko alokairuko etxebizitzek 70 m²-ko azalera dute, eta araubide berezikoak 50 eta 90 m² bitartekoak dira, logela bat, bi edo hirukoak izan daitezke eta. Araubide orokorreko salerosteko etxebizitzak 50 eta 90 m² bitartekoak dira, eta prezio tasatuko etxebizitzen neurriak 50 eta 120 m² bitartekoak dira; izan ere, familia ugariei bideratuta daudenek lau logela izan behar dituzte. Zerrenda VINSAren web-orrialdean ikus daiteke: www.vinsanavarra.es


Etxebizitzen prezioa 50 m²-ko etxebizitzaren 91.600 euro eta 90 m²-ko etxebizitzaren 144.850 bitartekoa da, biak araubide orokorrean. Araubide orokorreko babes ofizialeko etxebizitzetarako ezarritako diru-laguntzak %16koak dira diru-sarrerak IPREM 1,5 aldiz badira; %13koak, 1,5 eta 2,5 bitartekoak badira, eta %8koak, 2,5 eta 3,5 bitartekoak badira. Prezio tasatuko etxebizitzen kasuan, diru-laguntzak %6koak dira diru-sarrerak IPREM 1,5 aldiz badira; %4koak, 1,5 eta 2,5 bitartekoak badira, eta %2koak, 2,5 eta 3,5 bitartekoak badira. Eskatzaileen diru-sarrerak kalkulatzerakoan, familia-unitateko kide kopurua hartzen da kontuan.


Bestalde, etxebizitza arloan babesteko modukoak diren jardunei buruzko Foru Dekretuak, 2006ko urtarrilean onetsiak, %3ko diru-laguntza osagarria ezarri du familia ugarientzat, horien diru-sarrera haztatuak IPREM 3,5 aldiz gainditzen ez badute, araubide orokorreko familia ugarien kasuan, eta %6koa, kategoria bereziaren barruan badaude.


Alokairuari dagokionez, araubide bereziko etxebizitzetarako ezarritako diru-laguntzak %75ekoak dira IPREM behin jasotzen dutenentzat; %50ekoak, 1,4 aldiz egiten dutenentzat, eta %25ekoak, 1,7 aldiz egiten dutenentzat, betiere, familia-unitateko kideen kopurua kontuan hartuta. Horrez gain, Nafarroan errenta-aitorpenean %15eko kendura egin daiteke, kontzeptu horregatik egindako gehieneko kendura 601 eurokoa izanda, subjektu pasiboak 30.000 eurotik gorako errentak ez baditu eta alokairua bere errentaren %10 baino handiagoa bada.


Kanpainako datuak


Honako hau da etxebizitza babestua esleitzeko garrantzirik handiena izan duen bigarren kanpaina. Aurreko deialdian 2.253 etxebizitza esleitu ziren Sarriguren, Orkoien eta Ezkabako bigarren fasean (2006an egindakoa), eta gaur egun arte egin den handiena izan da.


Oraingoan 13.460 aurretiko txanda eman dira eta 12.665 eskaera aurkeztu dira: 9.265 erosteko eta 3.400 alokatzeko. Lehenengoetatik 8.430 onartu dira, eta alokairukoen artean, 3.071. Erosteko kanpainako eskaerei dagokienez, 6.605 eskatzaile batek sinatuta zeuden, 2.636 bik eta 24 hiruk. Alokairuko kanpainan, 2.104 eskaera eskatzaile batek sinatuta zeuden, 1.283 bik eta 13 hiruk.


2006ko urtarrileko kanpainan, 12.082 txanda eman ziren, 9.126 eskaera aurkeztu ziren, eta horietatik 8.237 onartu egin ziren eta 889 ez. 2004ko urtarrilean 12.054 txanda eman ziren: 9.893 txanda aurkeztu ziren, 9.028 eskaera onartu ziren, eta 865 ez.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Lista provisional compraventa.
Lista provisional alquiler.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa