(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Iruñeko eskualdeko biztanleek ibilgailu pribatua garraiobide publikoa baino bi aldiz gehiago erabiltzen dute asteazkena, 2007.eko maiatzak 9

Iruñeko eskualdeko biztanleen %39,3k ibilgailu pribatua erabiltzen dute joan-etorrietarako, %18,6k garraiobide publikoa, eta %42,1 oinez mugitzen da, Iruñeko Eskualdeko Mugikortasunaren eta Garraioen Behatokiak egindako lehen txosteneko datuen arabera.


Txosten hori gaur goizean Iruñeko eskualdeko Mugikortasun eta Garraioen Mahaiak egindako bileran aztertu dute. Organo hori 2006ko martxoaren 3an sortu zen, eta horretan garraioen sektorearekin zerikusia duten elkarteak eta erakundeak sartuta daude, Nafarroako inguru horretarako mugikortasun iraunkorra lortzeko asmoz.


Bere garaian, Mahaiak Behatoki bat sortzea adostu zuen mugikortasunaren gaur egungo egoeraren diagnostikoa egiteko. Behatokiak, joan den martxoan, Nafarroako hiriburuaren metropoli-inguruko 17 udalerriak aztertzen zituen txosten bat egin zuen. Inguru horretan, 312.486 biztanle bizi dira 347,6 km2-ko azaleran.


Garraiobide publikoak gora egin du


Ikerketako datu nagusiak aipatzearren, mugikortasun behartuak –lana edo ikasketak direla bide egiten dena– hamar puntu egin du gora (bidaia guztien %55 eta 65 bitartean), eta joan-etorriak egiteko baliabide motordunen erabilerak ere gora egin du, oinezkoaren aurrean, %61,5etik %65,3ra.


Hala ere, esan denez, oinez ibiltzea herritarrek joan-etorriak egiteko erabiltzen duten baliabide nagusia da (%42,1), eta ondoren ibilgailu pribatua (%39,3) eta garraiobide publikoa (%18,6) aipatu behar dira. Ildo horretatik, garraiobide publikoa 1997 eta 2006 artean %14,4tik %18,6ra igo dela aipatu behar da.


Mugikortasunaren inguruko datu horiek ikusita, Iruñeko eskualdea Espainiako metropoli-inguruekin alderatuz erdian kokatuta dagoela esan daiteke, ibilgailu pribatuaren erabilerari dagokionez: Alacant, Sevilla eta Valentziaren azpitik eta Zaragoza, Madril eta Bartzelonaren gainetik.


Behatokiaren ikerketaren arabera, garraioen sektoreak lehen mailako energiaren %32 kontsumitzen du, eta berotegi-efektuko gasen %28 igortzen du.


Horrez gain, txostenaren arabera, mugikortasun iraunkorreko ekimenak (besteak beste, oinezkoen aldeko neurriak, txirrindularientzako azpiegiturak eta aparkalekuak) ez daude oso koordinatuta eskualdeko udalen artean. Beraz, Mahaiaren ekimenez egiten ari diren Mugikortasun Iraunkorraren Plana tresna egokia izango da eskualdean mugikortasunaren joera aldatzeko.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa