(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak, Euskal Autonomia Erkidegoak eta Errioxak I+G+B Plan Estrategikoa onetsi dute ardoaren sektorean, Errioxa JD Kalifikatuari lotuta osteguna, 2007.eko maiatzak 10

Iruñean berretsi dute gaur hiru erkidegoetako Nekazaritza kontseilariek


Nafarroa, EAE eta Errioxa erkidegoek Iruñean onetsi dute gaur I+G+B Plan Estrategikoa ardoaren sektorean, Errioxa Jatorri Deitura Kalifikatuari lotuta, hiru erkidegoetako kontseilariek (Javier Echarte Echarte Nafarroako Gobernuko Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria; Francisco Javier Erro Urrutia Errioxako Gobernuko Nekazaritza eta Ekonomia Garapeneko kontseilaria; eta Gonzalo Sáenz de Samaniego Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburua) gaur goizean Nafarroako Jauregian egindako bileran sinatutako akordioaren arabera. Plan horren bidez, Errioxako Ardoaren 2005-2020 Plan Estrategikora bildutako jarduera-ildoetako bat garatuko da.


Horrez gain, bileran bestelako gaiak ere aztertu dira, besteak beste, mahastizaintzako eta ardogintzako sektorean Merkatu Antolakunde Bateratua eraldatzeko proposamenaren aurrean zein jarduera izan behar den, eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioari hiru erkidegoetara eskumenen transferentzia egitea eskatzea, Errioxa JDka kudeatzeko eta kontrolatzeko.


 Plan Estrategikoaren helburuak eta jarduketa-proposamena


Abiapuntu moduan, Errioxa JDka. esparruaren barruan lan egiten duten bost zentro teknologikoren eskaintzaren diagnostikoa eta analisia egin da mahastizaintzaren eta enologiaren inguruan: AZTI-Tecnalia (horren egoitza nagusia Sukarrietan, Bizkaian, dago), CIDA (Centro de Investigación y Desarrollo Agrario, Agoncillon, Errioxan), CNTA (Centro Nacional de Tecnología y Seguridad Alimentaria, San Adriánen, Nafarroan), EVENA (Estación de Viticultura y Enología de Navarra, Oliten) eta NEIKER-Tecnalia (Instituto Vasco de Investigación y Desarrollo Agrario, egoitza nagusia Arkauten, Araban, duena). Etapa honetan, eskaintza teknologikoaren galde-sorta egin eta bidali da, eta zentro bakoitzera bisita egin da. Ondoren, guztien bilera egin da Errioxa JDka.-ko mahastizaintza sektorearen barruan I+G+B jardueren inguruan eskaintza teknologikoa egiteko oinarriak ezartzeko. Modu horretan, zentro bakoitza zehatz aztertu da, eta alderdi hauen inguruko informazioa azpimarratu da: zentroaren definizioa eta organigrama; ikerketa-ildo nagusiak; giza baliabideak eta esperientzia; baliabide teknikoak, zentro bakoitzeko ekipamenduaren inguruko alderdiak biltzen dituztenak; eta zabaltzeko gaitasuna (azken horretan eragin garrantzitsua dute kanpoko lankidetzak eta inguruarekin dagoen loturak).


Plan Estrategikoaren helburu zehatzak sektoreak I+G+B esparruan parte hartzen duten zentro teknologikoen eskaintza teknologikoa aztertzea, sektoreak I+G+B esparruan dituen beharrizanak eta eskaerak zehaztea, munduan gai horri dagokionez dauden joera nagusiak zehaztea, eta zentro horien jokabide-ildoak definitzea dira. Hain zuzen ere, jokabide-ildo horien oinarria eskaintza teknologiko optimizatua da, orainaldiko eta etorkizuneko beharrizanei erantzuteko gai diren giza baliabideekin eta baliabide teknikoekin. Era berean, Planak ekimen horiek koordinatzeko organismoa eratzea proposatu du, eta horri Errioxa JDka.ren Berrikuntza Batzordea esango zaio.


Planean planteatutako jarduketa-proposamenei dagokienez, I+G+B proiektu orokorrak babestu nahi dira, ildo estrategiko eta bereizleei dagokienez, ikerketa-arlo giltzarrietan gaitasunak eskuratu ahal izateko; I+G+B lankidetza-proiektuen eraketa bultzatu eta babestu nahi da ildo orokorretan, zentro teknologikoen, unibertsitateen, upategien eta mahastizainen artean; I+G+B lankidetza-proiektuak ildo osagarriei dagokienez nazioko eta Europako organismoei aurkeztea sustatu eta bultzatu nahi da, eta Errioxa JDka.ren esparruko zentro teknologikoak inguru geografikoko eta sektoreko upategi eta mahastizainentzat garrantzitsuak diren teknologia eta ezagutzetan trebatu nahi dira, nazioan eta nazioartean egoteari uko egin gabe.


JDka.ren I+G+B horretan parte hartzen duten eragileen I+G plan zehatz eta osagarriak garatzeko proposamenak ere planteatzen dira (zentro teknologikoak, unibertsitateak eta laborategiak), Errioxa JDka.ren araudian malgutze-neurriak sartu nahi dira ekimen berritzaileak garatu ahal izateko, betiere, Jatorri Deituraren nortasuna errespetatuz; JDka.ren esparruan I+G+B ekimen desberdinak koordinatzeko batzordea eratu eta abian jarri nahi da, hurrengo hauek barruan direla: hiru erkidegoetako administrazioak, JDka.ko mahastizaintzako eta ardogintzako sektorea, eta I+G+B eragileak, besteak beste, zentro teknologikoak, unibertsitateak eta laborategiak; zentro teknologikoak koordinatu, lotu eta sarean antolatu nahi dira Errioxa JDka.ko upategien eta mahastizainen beharrizanei konponbide orokorra emateko; eta ikerketa-zentro publikoen, esaterako CIDA eta EVENA, eta upategi eta mahastizainen artean ikerketa pribatuko kontratuak egin ahal izateko tresnak egokitu nahi dira.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa