(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foru Poliziak eta Iruñeko Udaltzaingoak trafikoko prebentzio-kanpaina egingo dute datorren astean ostirala, 2007.eko maiatzak 11

Foru Poliziak eta Iruñeko Udaltzaingoak prebentzio-kontrolen kanpaina planifikatu dute datorren asterako. Maiatzaren 14a eta 18a bitartean egingo dira, koordinazio- eta lankidetza-ekimenari eutsiz. Oraingoan, gidariaren eta ibilgailuaren dokumentazioa kontrolatzeaz gain, gidatzen den bitartean mugikorra erabiltzen den eta segurtasun-uhalak eta haurrentzako aulkitxoak edo atxikitze-sistemak erabiltzen diren kontrolatuko da.


Kontrolak goizeko eta arratsaldeko txandetan egingo dituzte lau agentek, eta agintaria txandakakoa izango da. Kontrol-puntuak udalerriko errepideak eta Iruña eskualdeko beste herri batzuetara doazen errepideak izango dira. Elkarrekin egindako kontrol horiez gain, Foru Poliziaren Trafiko Arloko patruila guztiak kanpaina ohiko lekuetara hedatuko dute. Helburua kontrola Nafarroako sare nagusiko eta bigarren mailako sareko errepideetan ere egitea da.


Prebentzio-kontrol horien bidez, istripuek eragindako lesioen arriskua murriztu nahi da. Istripuon ondorioak areagotu egiten dira segurtasun pasiboko neurriak ez erabiltzeagatik. Ildo horretatik, gidariei Bide Segurtasunaren Legera bildutako arau-hauste larriak direla gogorarazi nahi diegu eta, beraz, diru-kopuru bat ordaintzeaz gain, gidatzeko baimenetik puntuak galdu ditzaketela (esaterako, uhalik gabe gidatuz gero, 150 €-ko isuna ordaindu behar da eta hiru puntu galduko dira).


Iruñean egindako azken kanpainan 46 kontrol programatu ziren, eta horietan 14.191 ibilgailu kontrolatu ziren. 43 arau-hauste hauteman eta zehatu ziren uhala ez erabiltzeagatik. Kopurua ez da handia, eta horrek esan nahi du jendea kontzientziatuta dagoela eta uhala gehiago erabiltzen duela.


Amaitzeko, kontrol horiek Foru Erkidegoko leku desberdinetan egin direla gogorarazi behar da, esaterako Tuteran, Tafallan, Lizarran, Noainen eta Zizur Nagusian, tokian tokiko udaltzainekin modu koordinatuan lan eginez.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa