(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Hauteskunde Batzorde Probintzialak eskatutako botoa sustatzeko kanpaina instituzionalaren gabetzearen aurkako errekurtsoa aurkeztu du astelehena, 2007.eko maiatzak 14


Nafarroako Gobernuak gaur goizean errekurtso bat aurkeztu du Hauteskunde Batzorde Nazionalaren erabakiaren aurka. Horren bidez, hiritarrek maiatzaren 27ko hauteskundetan parte hartzea sustatzeko kanpaina instituzionala gabetzeko eskatu zuen. Hauteskunde Batzordeak aipatutako erabakia maiatzaren 10ean hartu zuen aipatutako kanpainaren demak "hautesleen botoen norabidean zeharkako eragina izan zezakeelako", alegia: "Barnean daramazulako, zure botoak Nafarroa eraikitzen du".


Hauteskunde Batzorde Zentralak ebatzi beharreko errekurtsoan, Gobernuak ziurtatu du kanpaina instituzionalak ez diola bereganatutako lorpenei inolako aipamenik egiten, ez duela hauteskunde prozesuaren objektibotasun eta gardentasun printzipioen aurka egiten, ezta hauteskundeetan parte hartzen duten indar politikoek erabilitako demekin bat egiten ere.


Gobernuak dio "ez duela zentzurik esatea Nafarroa leku-izena hauteskunde kanpainan erabiltzeak botoaren norabidea joera jakin baterantz eramaten duela, izan ere, deialdia eginiko hauteskundearen lurralde-eremuko mugaketa geografikoa Nafarroa da (gainera, hauteskunde-barruti bakarrekoa da)".


Nafarroako Gobernuaren errekurtsoarekin batera, Hauteskunde Batzorde Probintzialak eten egindako botoa sustatzeko kanpainak ez duela beste alderdi politikoen demekin eta irudiekin bat egiten egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu dute. Halaber, Arabako eta Bizkaiko Batzorde Nagusien kanpaina instituzionalak ere erantsi dira, bertan aipatutako lurraldeen izena aipatzen baita.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa