(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako ekonomiak %4,2ko hazkuntza izan du 2007ko lehenengo hiruhilekoan astelehena, 2007.eko maiatzak 14

Nafarroako ekonomian, 2007ko lehenengo hiruhilekoan, Barne Produktu Gordinak (BPG) %4,2ko hazkuntza izan zuen, iazko hiruhileko berberarekin alderatuta, Nafarroako Hiruhileko Kontabilitatearen datuen arabera, Nafarroako Estatistika Erakundeak emana. Espainian, hazkuntza %4koa izan da aldi berberean.


%4,2ko hazkuntza honetan aurreko hiruhilekoan izandakoa baino hamartar bat gehiago eman da (%4,1), beraz, 2006ko hirugarren hiruhilekoan Nafarroan hasitako hedapen-joera bere horretan mantendu da. Espainian, hazkuntza %4an mantendu da, beraz, horrek esan nahi du 2006 eta 2007. urteen artean, dinamismo gehixeago izan dela Nafarroako ekonomian, Espainiakoarekin alderatuta.


2006. urtean eta 2007. urteko lehenengo hiruhilekoan, Nafarroan eta Espainian izandako hazkuntza indizeak honako hauek izan ziren, hurrenez hurren: 2006ko 1. hiruhilekoa, 2006: 3,7 / 3,7; 2. hiruhilekoa: 3,7/ 3,8; 3. hiruhilekoa: 3,9/ 3,8; 4. hiruhilekoa: 4,1/ 4,0, eta 2007ko 1. hiruhilekoa: 4,2/ 4,0.


Nafarroako hazkuntza erritmoa bizkortu da kapitalaren eratze gordina hazi delako, batez ere hornikuntza ondasunei dagokienez, eta kontsumo publikoaren gastua sustatu delako. Azken horrek, kanpo eskaerak adierazitako egonkortasun profilarekin batera, kontsumo pribatuko gastuan izandako moderazioa konpentsatzen du.


Eskaintzan industria adarren bizkortzea nabarmentzen da eta eraikuntza jardueraren goranzko joera mantentzen da. Zerbitzuetako adarrek hazkuntza moderatu dute, bigarren hiruhilekoz segidan, merkatuko zerbitzuetan dinamismo gutxiago eman delako.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa