(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

García Malo kontseilariak aurkeztu du Nafarroako mendiko bideen seinaleak hobetzeko plana asteazkena, 2007.eko maiatzak 16

Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuko kontseilariak, Isabel García Malo, aurkeztu du Nafarroako Mendiko ibilbide handiko (GR) bideen seinaleak lehenera ekartzeko eta hobetzeko plana. Adierazitako plana Mendi eta Eskaladako Kiroletako Nafarroako Federazioaren laguntzarekin garatuko du, 346.869 euroko inbertsioarekin.


Informazio-ekitaldi honekin, (Nafarroako Jauregian izan da gaur goizean), Koldo Goñi Garay jaunak ere parte hartu du, adierazitako federazioaren presidentea.


Laguntza hau araupetzeko, Kirol eta Gazteriako Nafarroako Erakundeak eta Mendiko Federazioak hitzarmen bat sinatu berri dute. Horren arabera, Erakundeak 346.869 eurotako diru-laguntza emango dio Federazioari, 2007-09 aldian, azken horrek ibilbide handiko mendiko bideak lehenera ekartzeko, ainguratzeko, hobetzeko eta mantentzeko.


Aukeratutako bideak


Jarduera honen bidez, Erakundeak kirola, oro har, eta naturarekin lotutako jarduerak, zehazki (mendizaletasuna, esaterako) sustatu eta bultzatu nahi ditu. Testuinguru honetan, uste du bideak egoki seinaleztatu behar direla, eta horretarako eskumena, Nafarroan, Mendiko Federazioari dagokio.


Hauek izango dira Nafarroako ibilbide handiko hamar bideetako lau bidetan jarriko dituen seinaleak: Hain zuzen ere, egoera txarrenean eta mendizaleek gehien erabiltzen dituzten lau ibilbideak aukeratu dira. Honakoak dira: GR 12 Bidea "Euskalerria Bidea", GR 11 Bidea "Pirinioetako Bidea", GR 20 bidea "Aralarreko Bira", eta GR 220 bidea "Iruñeko Arroko Bira".


Horietan guztietan seinaleak jarri ziren duela urte batzuk, baina mantenua behar bezalakoa izan ez denez, hondatu dira eta egun ia ez dira ikusten, batez ere, GR 12 eta GR 220 bideetan.


Ibilbideen zehaztasunak eta jarduerak


Planak honako hau hartuko du barne: poste eta panel bertikalak ipintzea etaparen distantziari buruzko informazioarekin, norabidearekin eta ibilbideari buruzko datu erabilgarriekin. Halaber, seinale horizontalak ipiniko dira bidean guztian zehar eta boluntarioen talde bat bideak zabalik mantentzeaz arduratuko da.


Jarduera hau aprobetxatuz, GR12 eta GR 11 ibilbideen zati bat aldatzeko aukera aztertzen da. Izan ere horiek, egun, punturen batean bat egiten dutenez, lehenengoari mendiko izaera gehiago eman nahi zaio, eta bigarrenari , berriz, turismo-kiroleko izaera gehiago.


Emandako diru-laguntzatik, 87.313 euro 2007. urtean inbertituko dira, 119.063 euro, 2008an eta 140.493 euro, 2009an.


Ibilbideen egungo trazadura honakoa da:


-GR 12 "Euskalherria Bidea" (192 km). Bizkaitik dator, Nafarroan Lizarrustitik sartzen da eta Kantauri eta Mediterraneo itsasoko uren banalerrotik jarraitzen du Lekunberri-Belate-Urkiaga-Ibañeta-Azpegi-Larrau-Hiru Erregeen Mahaiaren bidez.


-GR 11 "Pirinioetako Bidea" (181 km): Irunetik dator, Nafarroan San Anton urtegitik sartzean da eta Bera-Etxalar Gaina-Elizondo-Urkiaga-Burguete-Orbaitzeta-Irati-Otsagabia-Izaba-Zurizatik jarraitzen du.


-GR 20 "Aralarreko Bira" (85 km). Honako udal mugartetik zehar ibiltzen da: Lekunberri- Betelu-Azkarate-Lizarrusti-Uharte Arakil-Etxeberri-Goldaratz-Iribas.


-GR 220 "Iruñeko Arroko Bira". (107 km). Honako hauek hartzen ditu barne: Iruña-Uharte-Beriain-Belaskoain-Eguillor-Berriosuso-San Kristobal-Iruña.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa