(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Museoak Museoko Nazioarteko Egunaren ospakizunean hartuko du parte ostiralean maiatzak 18 asteazkena, 2007.eko maiatzak 16

Nafarroako Museoak Museoaren Nazioarteko Egunaren ospakizunean hartuko du parte, hainbat jarduerarekin, esate baterako, Erdi Aroko aretoetako bisita gidatua, Oliteko Merindadearen sorkuntzaren VI. Mendeurrena dela eta (1407-2007). Ospakizuna 20:00etan izango da, Javier Martínez de Aguirre eta Alberto Aceldegui Apesteguía jaunen eskutik, eta ondoren, "Musika gortean, plazan eta elizan" izeneko kontzertua eskainiko da, Ensemble Durendal-en eskutik antzinako tresnekin. Jarduera honetarako sarrera doanekoa da, eta gonbidapena aurretik jaso beharko da Nafarroako Museoaren sarreran.


Museoaren Nazioarteko Eguna mundu guztian ospatzen da 1977. urtetik, maiatzaren 18an, ICOM-ek hartutako ebazpenari jarraiki (Museoetako Nazioarteko Kontseilua). Jazoera honek museoei eta bertako langileei jendeari eta gizarteari gerturatzeko aukera ematen die, museoek garatzen dituzten aldaketak ezagutarazteko, izan ere, -ICOM-ek Museoari buruz emandako definizioaren arabera- "gizartearen eta bere garapenaren zerbitzura dagoen erakunde bat da". Urtero gai bat aukeratzen da museo guztiek erreferentzia, gogoeta eta inspirazioko elementu bera izan dezaten. Aurtengoa "Museoak eta ondare unibertsala" da.


ICOM-ek mundu guztiko museoei eta bere komunitateei gonbitea egin die hiritarrak dagozkien ondareen aprobetxamendu konpartituaren eta babesaren arduradunak direla adierazteko, horiek denon ondarea osatzen baitute.


ICOM-ek uste du ondare unibertsala, naturala zein kulturala, museoetako bildumak osatzen dituzten objektu materialez eta lotutako sorkuntzako hitzaldiez, ezagutzez eta adierazpenez osatzen dela. Museoei buruzko ICOM-eko Deontologia Kodearen arabera, museoetako erakundeei dagokie ondare hori babesteko eta sustatzeko erantzukizuna. Laburbilduz, ICOM-ek globalizazioari emandako erantzuna ondarearekiko erantzukizun unibertsal berri bat sustatzean datza, askotariko kultur adierazpen guztiak kontuan hartuta.


Jardunaldi honen antolatzaileek diote Museoetako Nazioarteko Egunean museo erakundeak bisitatzea gizakien askotariko sorkuntzaren 40.000 urteen ospakizunean aktiboki parte hatzeko eta ondare unibertsala zaintzearen alde egiteko era bat dela.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa