(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuaren eta erakunde autonomoen sindikatuetarako hauteskundeen behin-behinerako emaitzak asteazkena, 2007.eko maiatzak 16

Gaur, asteazkena, 17etan, itxi dira Nafarroa guztirako instalatutako mahaiak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren 23.504 funtzionarioek eta langile publikoek bozkatzeko eskubidea aitortu ahal izateko, 2007ko sindikatuetarako hauteskundeetan. Biharko, osteguna, bakarrik Nafarroako Osasun Zerbitzuko-Osasunbidea esparruko botoak zenbatzeko geldituko dira (9.387 funtzionario eta 294 langile). Bertan, gaueko txandako langileek bozkatu ahal izateko, hauteskundeen mahaiak 23:00 arte irekita egongo dira.


Administrazioko hauteskunde sindikalak

Caballero kontseilariak HANEko hauteskundeen mahaiak bisitatu ditu. ( irudia handitu )

Guztira, hautesleek 280 ordezkari sindikal aukeratu dituzte 19 sindikatuk eta talde profesionalek aurkeztutako 80 hautagaien artean.


Sindikatuetarako hauteskundeen emaitzak: funtzionarioak


Funtzionarioen eta kontratatutako administrazio langileen sindikatuetarako hauteskundeen emaitzak, behin-behinerako izaerarekin, honakoak izan dira, esparruen arabera (esparruaren esteka ez badago aktibo, horrek esan nahi du oraindik ez dela dagokion zenbaketa amaitu):


-Servicio Navarro de Salud-Osasunbidea


-Unibertsitatekoa ez diren irakasleak


-Administrazio-gunea


-Foruzaingoa


-Gizarte Ongizateko Nafarroako Erakundea


-Larrialdietako Nafarroako Agentzia


-Justiziako Administrazio Langileak


-Nafarroako Zerga Ogasuna


-Laneko Nafarroako Zerbitzua


-Kirol eta Gazteriako Nafarroako Erakundea


-Herri Administrazioko Nafarroako Erakundea


-Lan Osasuneko Nafarroako Erakundea


Sindikatuetarako hauteskundeen emaitzak: langileak


Foru Administrazioko langileen sindikatuetarako hauteskundeen emaitzak (finkoak eta aldi baterakoak), honakoak dira, esparruen arabera (esparruaren esteka ez badago aktibo, horrek esan nahi du oraindik ez dela dagokion zenbaketa amaitu):


-Servicio Navarro de Salud-Osasunbidea


-Administrazio-gunea, 1. eskola (Teknikariak eta Administratzaileak)


-Administrazio-gunea, 2. eskola (Espezialistak eta Ez gaituak)


-Nafarroako Zerga Ogasuna


-Gizarte Ongizateko Nafarroako Erakundea


Caballero kontseilariak HANEko hauteskundeen mahaiak bisitatu ditu


Gogoratu behar da gaur eguerdian, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko kontseilariak, Javier Caballero Martínez, eta Funtzio Publikoaren zuzendariak, Alberto Andérez, sindikatuetarako hauteskundeen hautestontziak bisitatu dituztela, Herri Administrazioko Nafarroako Erakundearen (HANE) eta Kultura eta Turismo Departamentuko egoitzan kokatuta, Iruñeko Navarreria kalean.


Javier Caballero kontseilariak Nafarroako Gobernuaren langile publikoak bozkatzeko eskubidea aitortzera animatu ditu eta azpimarratu du sindikatuekin batera lan egitea oso garrantzitsua dela Gobernuaren langileen lanaren kalitatea hobetzeko eta Nafarroako hiritarrei eskaintzen zaien zerbitzua modernizatzeko.


Halaber, Lehendakaritzako kontseilariak sindikatuetarako hauteskunde hauek eredugarritzat jo ditu, bertan azpimarratzeko arazorik edo intzidentziarik izan ez delako.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa