(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasun Departamentuak lankidetza hitzarmen bat sinatu du Pediatriako Nafarroako Elkartearekin asteazkena, 2007.eko maiatzak 16

Helburuak hurrengo hauek dira: praktika profesionala hobetzea, irakaskuntza baliabideak hobetzea eta Lehen Mailako Laguntzako ikerketa-jarduera indartzea


Kutz sailburuak eta ANPE-ko zuzendaria den Raimon Plach-ek akordia sinatu dute Elkarteko ordezkariak presente zirela.

Kutz sailburuak eta Pelacha doktoreak akordioa sinatu dute ANPE-ko zuzendaritzako ordezkariak presente zirela. ( irudia handitu )

Osasun Departamentuko kontseilariak, María Kutz Peironcely, eta Pediatriako Nafarroako Elkartearen Presidenteak (ANPE), Raimon Pèlach Pániker, gaur goizean lankidetza hitzarmen bat sinatu dute. Horren helburuak honakoak dira: praktika profesionala hobetzea, sinatu duten bi elkarteen ikaskuntza baliabideak hobetzea, ikerketa eta zientzia jarduera indartzea eta osasun prebentzioari eta sustatzeari buruzko aholkularitza eta informazioa eskaintzea, hori guztia Lehen Mailako Laguntzaren esparruan.


Ondorio horietarako, Osasun Departamentua eta Pediatriako Nafarroako Elkartea bi alderdiei interesatzen zaizkie irakaskuntza jarduerak antolatzeko elkarlanean aritzen dira. Bi erakundeek dagozkion irakaskuntzako urteko programei buruzko informazioa eskuratuko dute eta, hala badagokio, batak bestearen laguntza eskatuko du horiek burutu ahal izateko.


Lankidetza hitzarmenak baterako lankidetza marko bat ere ezartzen du Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasunbidea eta Pediatriako Elkartearen artean, osasun gidak, gaixoa artatzeko protokoloak, biztanleei emateko gomendioak eta klinikaren praktikari buruzko proposamenak garatzeko.


Halaber, hitzarmenaren arabera, Nafarroako Osasun Zerbitzuak ANPE-k sustatutako eta erabilera publikoko irakaskuntza eta ikerketa jarduerak diruz lagundu ditzake. Diru-laguntzaren baldintzak SNS-O zerbitzuaren deialdi publikoaren oinarriek ezartzen dituztenak izango dira, diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen arabera.


Azkenik, lankidetza hitzarmenak dio SNS-O zerbitzuko Lehen Mailako Laguntzaren Zuzendaritzak ANPE elkarteko zuzendaritza batzordearen kideei baimena eman diezaiekeela, urtean gehienez hamabi orduko lanaldi bat libre izateko, elkarte profesional honen bileretara, batzarretara eta berezko jardueratara joateko. Librantza horiek beti eskuratu baino lehen baimendu beharko dira, eta beti behar bezala egiaztatuko dira.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa