(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hauteskunde Batzorde Nagusiak hiritarren parte-hartzea sustatzeko Nafarroako Gobernuaren kanpaina eten egiteko erabakia baliogabetu du osteguna, 2007.eko maiatzak 17

Hauteskunde Batzorde Probintzialak aipatutako neurria hartu zuen aurreko maiatzaren 10ean


Hauteskunde Batzorde Nagusiak atzo erabaki zuen Nafarroako Gobernuaren Presidenteak, Miguel Sanz, aurkeztutako errekurtsoa ontzat ematea, eta maiatzaren 10ean hartutako erabakia baliogabetzea. Azken erabaki horren bidez, Nafarroako Hauteskunde Batzorde Probintzialak erabaki zuen, maiatzaren 27ko hauteskundeetarako (Nafarroako Parlamentua eta Kontzejuak) hiritarren parte-hartzea sustatzeko, Nafarroako Gobernuak suspertutako kanpaina eten egitea.


Hauteskunde Batzorde Nagusiaren erabakiaren arabera, erabilitako dema instituzionalak, Zure baitan daramazulako, zure botoak Nafarroa eraikitzen du, " ez die egungo Nafarroako Gobernuak bereganatutako lorpenei aipamenik egiten, ez da hauteskundeetan parte hartzen duten gainontzeko alderdi politikoek erabiliko demekin bat egiten, ezta inolako alderdi politikoaren aldeko botoaren norabidea eragiten ere, beraz ez du hauteskunde-prozesuaren objektibotasun eta gardentasun printzipioen aurka egiten, ezta hauteskunde egileen arteko berdintasunaren aurka ere".


Hauteskunde Batzorde Nagusiaren erabakia irmoa da ere, Hauteskunde Batzorde Probintzialak Nafarroako Gobernuari kanpaina eten egitearen erabakia jakinarazteko erari dagokionez (orain baliogabetu dena). Gogoratu behar da Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorraren eta Bulegoaren leihatilan entregatutako idatzi baten bidez egin zela, administrazio bulego honen arreta ordutegia amaitu baino minutu batzuk lehenago, eta 24 orduko epea bat besterik ez zela eman errekurtsoa aurkezteko.


Jokabide honekin (Hauteskunde Batzorde Nagusiak "irregulartzat" jo du), ondorioztatu da ere Batzorde Nazionalak Nafarroako Gobernuaren entzunaldirako eskubidea hautsi egin duela".


Nafarroako Gobernuak erabaki du, beraz, gaur bertan parte-hartzea sustatzeko kanpaina instituzionala abian jartzea.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa