(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Unibertsitateko Udako Ikastaroak aurten hogeita hamazazpi jarduera eskainiko dituzte zazpi herritan osteguna, 2007.eko maiatzak 17

Hezkuntza kontseilariak, Luis Campoy Zueco, gaur goizean Udako Ikastaroetako VII. Edizioa aurkeztu du, "Universidades navarras por la sociedad del conocimiento" izenekoa. Bertan, Foru Komunitateko hiru unibertsitate zentroez gain, honako hauek ere hartuko dute parte: Ateneo Navarro, Fundación Culturas Millenium fundazioa, Nafarroako Azterketa Historikoen Elkartea (SEHN) eta Merkataritza eta Marketin Kudeaketako Goi Eskola (ESIC). Horien artean 37 jarduera antolatu dituzte Foru Komunitateko zazpi herritan.


Kontseilariarekin batera honako hauek hartu dute parte ikastaroen aurkezpenean: Unibertsitate eta Hizkuntza Politiketako zuzendari nagusia, Pedro Pegenaute Garde; eta Iruñeko Udaleko Hezkuntza, Gazteria eta Kirol Departamentuko zuzendaria, Ana Elizalde.


Iruñeko Udalak, CAN Fundazioak eta Nafarroako Gobernuak babestutako ikastaroak ekaina eta iraila bitartean garatuko dira Iruñean, Tuteran, Oliten, Milagron, Fiteron, Tafallan eta Elizondon. Bertako udalek, Diario de Navarra egunkariak bezala, gertaeran lagunduko dute. Nafarroako Gobernuak jarduera horiek finantzatuko ditu 200.000 eurorekin.


Izen handiko honako hauek hartuko dute parte ikastaroetan: Estatuko fiskal nagusia, Cándido Conde Pumpido; José Javier Uranga kazetaria; Javier Marías eta Manuel Hidalgo idazleak; José Andrés Gallego historiagilea; edo Antonio López eta Juan José Aquerreta margolariak.


Nafarroako Unibertsitate Publikoak honako ikastaroak antolatu ditu: "Homeopatia: Gaixotasunari emateko beste erantzuna", Tuteran, abuztuaren 4 eta 5ean; "Ura eta garapena: garapenekiko lankidetzaren politika, egitura eta nekazaritza alderdiak", Iruñean, uztailaren 23 eta 25 bitartean; "Adin txikikoen adopzioa", Iruñean, uztailaren 23 eta 25 bitartean; "Internet negozio moduan", Iruñean, uztailaren 24 eta 26 bitartean; "Hezkuntzak Afrikako garapenari lagundu diezaioke? Zein alderdi hartu beharko litzateke kontuan?", Iruñean, uztailaren 30 eta abuztuaren 1 bitartean; "Kalitatezko Softwarea: ereduak eta praktika onak ikuspegi praktiko batetik", uztailaren 30 eta 31n eta abuztuaren 1ean, Irulean.


Nafarroako Unibertsitateak honako gaiak eskainiko ditu: "Alderantzizko Logistika nekazaritza eta elikadurako industrian", Milagron, ekainaren 27 eta 28an; "Pintura tailerra. Figurazio Maisuak", Iruñean uztaileko 23 eta 27 bitartean; "Literatura komikoa: irribarrearen kodeak", abuztuaren 2 eta 3 artean, Iruñean; "Fisika eta kimikako historia matematikak menperatzen ez dituzten pertsonentzat", abuztuaren 7 eta 9 artean, Fiteron; "Tuterako Erriberako biodibertsitatearen azterketa", abuztuaren 14, 16 eta 17an, Fiteron; "Ondarea gerturatzea: Olite, errege egoitza", abuztuaren 27 eta 30 bitartean, Oliten; "Magnizidioak eta terrorismoa historian", irailaren 3 eta 5 artean, Iruñean; "Botikak, plazeboak eta iruzurrak", irailaren 10 eta 12 bitartean, Iruñean; "Fikzioa eta Politika" irailaren 12 eta 14 bitartean, Iruñean; "Batasun eta aniztasun politikoa Europako historia konstituzionalean", irailaren 12 eta 14 bitartean, Iruñean; "Arkeologia denon eskura: Nafarroako Erdi Zonaldeko aztarnategietara gerturatzea", irailaren 17 eta 19 bitartean, Tafallan; eta "Ingurumena: erronka handiak iraunkortasunerako", irailaren 17 eta 20 bitartean, Elizondon.


Iruñeko Urrutiko Hezkuntzako Unibertsitate Nazionalaren Zentroak honako ikastaroak eskaini ditu: "Muturreko arrisku klimatiko eta meteorologikoak", irailaren 10 eta 13 bitartean, Iruñean; eta "IV. Europako zinemaren bidea", abuztuaren 27 eta 30 bitartean, Iruñean.


Tuterako UHUN-ek, bestalde, aurtengo ediziorako honako ikastaroak prestatu ditu: "Gizakien bilakaera. Atapuerca eta gure iragana", Tuteran, ekainaren 22 eta 24 bitartean; "Espainia, moda potentzia", Tuteran, uztailaren 1ean; "Zistertarrak eta orden militarrak. Zistertarren abeltzaintza-fenomenoa", Fiteron, abuztuaren 6 eta 10 bitartean; "Zeltak, baskoiak eta erromatarrak Ebroko erdi bailaran", Fiteron, abuztuaren 13 eta 17 bitartean; eta "Toki Administrazioa modernizatzeko prozesua errazten duten erremintak", Tuteran, irailaren 26 eta 27an.


"Ospea" da Ateneo Navarro barrutiak antolatutako ikastaroaren izena, irailaren 17 eta 21 bitartean, Iruñean.


Culturas Millenium fundazioak, oraingo honetan hiru ikastaro antolatu ditu. Horiek Fundazioaren egoitzan garatuko dira, Iruñean: "Egipto, misterioen lurra", irailaren 4 eta 6 bitartean; "Txina: orainalditik iraganera", irailaren 12 eta 13 bitartean; "Egipto Zaharraren Osasuna", irailaren 25 eta 26an; eta "afari egiptoar bat ekialdeko dantza eta musikarekin", Otazu Upeltegian, Otazu Jaurerrian Etxaurin, irailaren 27an.


"Nafarroako istorioen historia: Jose María Lacarra-ren mendeurrena" Nafarroako Azterketa Historikoen Elkarteak antolatutako ikastaroaren izena da, irailaren 10 eta 13 bitartean, Iruñeko Civican gunean.


Merkataritza eta Marketin Kudeaketako Goi Eskolak antolatutako ikastaroak Iruñean eskainiko dira, honako hauek izanik: "Nekazaritza eta elikadurako marketina: marketin aukerak kontsumitzailearen profil berriaren aurrean", irailaren 12an; "Marketin eta mugikortasuna. Aplikazio mugikorren enpresa onurak", irailaren 13an; "Kirol Marketina: estrategiak eta marketina kudeaketa eraginkor baterako", irailaren 18an; eta "Marketina eta berrikuntza: produktuen berrikuntzaren ikuspegi berriak", irailaren 20an.

Dokumentazioa:
Dossier

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa