(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Burguete kontseilariak SIUN Interneteko erreminta aurkeztu du, Nafarroako hirigintza informazioaren sistema berri bat osteguna, 2007.eko maiatzak 17

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko kontseilariak, José Andrés Burguete Torres, gaur eguerdian Nafarroako Hirigintza Informazioaren Sistema (SIUN) aurkeztu du, hau da, Nafarroako Gobernuak garatutako erreminta telematiko bat (Internet), Katastro Lanen enpresa publikoaren bidez (TRACASA). Bertan, hiritarrari Foru Komunitatean existitzen diren hirigintza antolamenduko figurei dagozkien informazioa eskainiko zaio.


SIUN web orriaren bidez, (http://siun.navarra.es), 8.759 plano eta 1.495 dokumentu digitalizatu eskaintzen dira, eta bertan Nafarroako udalerri guztietako hirigintza antolamenduko figurak biltzen dira (udal planak, arau subsidiarioak, udalaz gaineko intzidentziako planak...). Proiektu honekin, oro har, hiritar guztien zalantzak, eta zehazki, lan jarduerak proiektuaren aztergai diren sektoreetan sortzen dituzten premiak ase nahi dira: arkitektoak, sustatzaileak, eraikitzaileak, langile publikoak, abokatuak... Hirigintza informazioa eskura jartzeko prozesua erraztu eta arindu nahi da. Izan ere, SIUN erremintari esker, hirigintza antolamenduko tresna guztiak zehazki aukeratu eta kontsultatu daitezke.


SIUN funtsezko bi zutabetan oinarritzen da: Nafarroan ontzat emandako hirigintza antolamenduko tresnen inbentario historikoa barne hartzen duen datu-base bat; eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendua eta Etxebizitza Departamentuko artxiboetan existitzen den dokumentazio grafikoaren eta idatziaren arteko laburpen bat.


Horrela, http://siun.navarra.es web orritik, besteak beste, honako hau ezagutu daiteke: udalerri bakoitzaren egitura orokorra; lurralde banaketa; lurzoruaren erabilerak (hiri garapena edo industriala), sailkapena eta antolamendua; edo herri bakoitzean planteatutako azpiegiturak.


SIUN erremintari esker Foru Komunitatean ontzat emandako hirigintza antolamenduko tresnak sailkatu eta kontsultatu daitezke. Batez ere, aipatutako tresnak bilatu daitezke, datu-basean existitzen den informazioari iragazkiak aplikatuz. Iragazkian sartu diren baldintzei dagozkien elementuak erakutsi ondoren, hiritarrak zehatz mehats kontsultatu nahi duen tresna aukeratu dezake.


Aukeratutako tresna bakoitzarentzat erakusten den informazioa hiru kontzeptutan banatzen da:


-Dokumentuaren fitxa teknikoa: identifikazio informazioa eta izapideak, honako hau barne hartuta: izendapena, kokapena, ekintza nagusienak (erredaktorea, sustatzailea...) eta onespen espedientearen izapideari buruzko informazioa (datak eta NAO-ko argitalpenak).


-Idatzizko informazioa: eskaneatutako dokumentuen zerrenda ematen du eta horietako bakoitza erakusten du.


-Informazio grafikoa: eskaneatutako planoen zerrenda ematen du eta grafikoki ikusteko aukera ematen du, funtzionalitate aurreratuak barne, bestea, beste: nabigazioa, elementu desberdinak bilatzea, distantziak eta azalerak neurtzea edo lotutako irudiak deskargatzea.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa