(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 3,18 milioi euro inbertitu ditu enpresetako lehiakortasuna hobetzeko laguntzetan ostirala, 2007.eko maiatzak 18

Nafarroako Gobernuaren Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuak, aurten, 3,18 milioi euro inbertituko ditu Nafarroan kokatutako enpresen lehiakortasuna hobetzeko laguntzen deialdian. Diru-laguntza horiek jaso ahal izateko eskaerak gaurtik aurrera aurkeztu ahal izango dira 2007ko ekainaren 29 arten, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuan (Tomás Caballero Parkean, 1) edo Nafarroako Erregistro Nagusiko edozein bulegotan edo Araubide Juridikoko Legean aipatutako erregistrotan eta bulegotan.


Laguntza horien helburua, 2004-2007ko Nafarroako 2. Teknologia Planaren barruan, enpresetako berrikuntza proiektuak sustatzea da, horien lehiakortasuna hobetzearen alde egiteko. Laguntza horien aztergai diren jarduerak, Europako Batasunaren FEDER funtsekin osatuta daudela, honako hauek dira: kudeaketa sistemak; berrikuntza; langile teknikoak gaitzea; eta dinamizazioa eta sentsibilizazioa.


Aipatu behar da azken zortzi urtetan (1999-2006), Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuak 27,66 milioi euro inbertitu dituela lehiakortasunerako laguntzetan. Enpresei dagokionez, aipatutako laguntzek 62,18 milioi euroko inbertsio induzitua sortu zuten (ikusi erantsitako taula).


Diru-laguntzen aztergai diren jarduerak eta dagozkien gastua 2006ko ekainaren 1 eta 2008ko urriaren 31 artean gauzatu behar dira, kudeaketa sistemetako ziurtagiria (ziurtagiria lortu aurreko 12 hilabetetan sortutako gastuak) eta nazioarteko patenteak eskatzeko laguntzak izan ezik (Espainiako patentea eskatu aurreko 30 hilabetetan sortutako gastuak). Informazio gehiagorako, gaurko Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ostirala, 2007ko maiatzaren 18a.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Tabla ayudas 1999-2006.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa