(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuaren hauteskunde sindikalen behin betiko emaitzak eta Negoziazio Mahai Nagusiaren osaera ostirala, 2007.eko maiatzak 18

Nafarroako Gobernuaren Funtzio Publikoko Zuzendari Nagusiak gaur ezagutzera eman ditu aurreko asteazkenean Nafarroako Gobernuan eta erakunde autonomoetan antolatutako hauteskunde sindikalen behin betirako emaitzak. Amaierako zenbaketak bat egin du behin-behinerako zenbaketak adierazitako ordezkarien esleipenarekin. Horren arabera LK sindikatuak ordezkari kopuru gehien lortu duena izan da, 49 ordezkarirekin.


Gainontzeko sindikatuek honako ordezkari kopurua bereganatu dute: LAB (46), ELA (36), UGT (35), Afapna (24), SMN (16), SATSE (12), SPA (10), SPF (8), STEE (8), USAE (8), APS (7), USO (6), CSI-CSIF (5), ANPE (4), APF (3) eta ordezkari batekin ESK, Independientes eta STAJ daude.


Behin-behineko eta behin betirako zenbaketaren arteko alde bakarra ELA sindikatuko laguntzei dagokie, "unibertsitatekoa ez den irakasleen" esparruan. Izan ere, behin-behineko zenbaketaren arabera 263 boto ziren, baina behin betirakoaren arabera, 259 jaso ditu. Hala ere, horrek ez du eraginik sortzen aipatutako esparruaren ordezkarien esleipenean.


Funtzio Publikoko Zuzendari Nagusiak adierazi du, "unibertsitatekoak ez diren ikasleen" esparru honetan bertan, jasotako aurka-egite bakarra argitzeko dagoela, CSIF sindikatuak postaz jasotako botoari buruz egina. Laudo horren agerpena gaur bertan egin da eta hurrengo egunetan ebatziko da.


Negoziazio Mahai Nagusiaren osaera


Behin betirako zenbaketaren arabera, Nafarroako Herri Administrazioen Zerbitzurako langile funtzionarioen Negoziazio Mahai Nagusi hau, bertan Nafarroako Gobernuaren ordezkari sindikalen ordezkaritza argitu ondoren (449 ordezkarietatik 246 suposatzen dute), honela osatuko da: LK (81 ordezkari eta ordezkagaitasuneko %23,14), UGT (78 ordezkari eta ordezkagaitasuneko %22,29), LAB (67 ordezkari eta ordezkagaitasuneko %19,14), AFAPNA (62 ordezkari eta ordezkagaitasuneko %17,71) eta ELA (62 ordezkari eta ordezkagaitasuneko %17,71).


Mahai Nagusi honen toki erakundeetako langileen ordezkagaitasunari dagozkion datuek (449 ordezkaritik 203 ondorioztatu dira), zenbait gorabehera izan dezakete hurrengo hilabetetan, hainbat sindikatuk, dagoeneko, toki izaerako hauteskundeko aurre deiak planteatu duelako.


Mahai Nagusiak Nafarroako administrazio publikoen funtzionario guztien lan baldintzak negoziatzeko eskumena du, baita soldatari dagozkionak ere, (Nafarroako Gobernua, Erakunde autonomoak, udalak eta bestelako toki erakundeak).

Dokumentazioa:
Resultados definitivos de las elecciones sindicales
Composición mesas

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa