(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Aparteko laguntzak ezarri dira Nafarroako iparraldean izandako azken uholdeen ondorioz nekazaritza sektorean emandako kalteak konpentsatzeko astelehena, 2007.eko maiatzak 21

Gobernuak Foru Dekretu bat ontzat eman du. Beraren bidez, aparteko laguntzak ezarri dira aurtengo maiatzaren lehenengo astean Nafarroako iparraldean izandako ekaitzek eta uholdeek nekazaritza sektorean izandako kalteak konpentsatzeko.


Gobernuaren erabakiaren arabera, kalteek eragindakoei 36//2007 Foru Dekretuan ezarritako laguntzak emango zaizkie. Horren bidez, araupetu ziren martxoan eta apirilean izandako ekaitzek eta uholdeek eragindako kalteak konpentsatzeko laguntzak.


Hain zuzen ere, aipatutako Foru Dekretuak dio diruz lagunduko dela zuzenean eta agerian kaltetutako nekazaritza azpiegituren oinarrizko funtzionalitatea lehenera ekartzeko konponketen kostua, horien jabaria eratutako edo administrazio hidrauliko eskudunaren aurrean eratzeko fasean duden toki erakundeei edo ureztatzeen erkidegoari badagokio. Esparru honetan, laguntzak azpiegiturak konpontzeko beharrezko lanen kostu errealeko %100 izango dira. Diruz lagundu ahal izateko, kaltearen balioak 3.000 eurotik gora egin behar du.


Bestalde, eta nekazaritza partzelen eta ustiaketaren elementu iraunkorren kalteak konpontzeko laguntzei dagokienez, Nafarroako Nekazaritza Ustiaketen Erregistroan izena emandako nekazaritza ustiaketen titularrak edo bertan 2007eko ekainaren 1ean izena ematea eskatu dutenak onuradun izango dira. Laguntzek ustiaketan aseguratu ezin diren nekazaritza partzelen eta elementu iraunkorrak konpontzearen edo ordezkatzearen kostua konpentsatuko dute, nahiz eta negutegietako egituretan edo instalazioetan emandako kalteak kanpo gelditu.


Laburbilduz, kapitulu honen barruan, laguntzaren zenbatekoa hurrengoa izango da 2.000 euro, %60; gainontzeko kaltea gehienez 4.000 euro, %50; eta gainontzeko kaltea gehienez 60.000 euro, %40. Diruz lagundu ahal izateko, kaltearen balioak 600 eurotik gora egin behar du. Elkartze-nekazaritza ustiaketei dagokienez, ezarritako zenbatekoa bazkideen kopuruarengatik biderkatuko da. Gehienez hiru izango dira.


Errenta galtzearen ondorengo laguntzeei dagokienez, onuradunak izango dira titulu nagusiko nekazariak eta izaera hura 2007ko ekainaren 1ean zuten lehentasunezko elkartze-ustiaketak. Laguntzek nekazaritza partzelek izandako kalteetatik eragindako errenta-galera konpentsatuko dute. Laguntzak gehienez 465 euro hektarea bakoitzeko izango dira estalkirik gabeko landatzeetarako eta 0,62 euro metro karratu bakoitzeko negutegiko landatzeetarako. Errenta galeraren ondorengo laguntzaren zenbatekoa gehienez 9.000 eurokoa izango da, ustiaketa bakoitzeko. Elkartze nekazaritzako ustiaketei dagokienez, zenbatekoa titulu nagusiko nekazari izaera duten bazkideen kopuruarengatik biderkatuko da. Gehienez hiru izango dira.


Azkenik, aipatutako Gobernuaren Foru Dekretuak barne hartuko ditu nekazaritza eta abeltzaintza ekoizpenen kalte-ordainak. Horri dagokionez, kalte-ordaina emango zaie uholdeek nekazaritza eta abeltzaintza ustiaketetan eragindako kalteei, baldin eta Nekazaritza Aseguru Planak babestutako indarreko polizak izanik, nekazaritza aseguru konbinatuen ildoek bere gain ez hartutako ustiaketetan emandako kalteengatik galerak izan badituzte. Hala ere, ezbeharraren datan, dagokion aseguruaren kontratazio aldia amaitu ez zuten ekoizpenei dagokienez, aurreko kalte-ordainak ere jaso ahal izango dituzte, baldi eta, nekazariak aipatutako ekoizpenei dagokien asegurua kontratatu bazuen aurreko urtean. Horretaz gain, indarreko Aseguruen Urteko Planean barne ez hartutako ekoizpenetan izandako kalteengatik diru-laguntzak ere jaso ahal izango dira, kaltetutako ekoizpenak nekazaritza aseguru sistema konbinatuaren barne ez hartutako aseguru baten arabera bermatuta badaude izan ezik. Aipatutako kalte-ordainak galerak izandako uholdeek eragindako ustiaketen titularrei emango zaizkie, Europako Batasunak ezarritako irizpideen arabera.


Dakigunez, Nafarroako iparraldean izandako uholdeek nekazaritzan eragindako kalteen diru-laguntzak 700.000 eurotan ezarri ziren. Horietatik 600.000 euro azpiegitura publikoetarako ziren eta gainontzeko 100.000 euroak, nekazaritza partzelen eta ustiaketa elementu iraunkorren kalteak konpontzeko, errenta galera konpentsatzeko eta nekazaritza eta abeltzaintza ustiaketetan izandako kalteak diruz laguntzeko.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa