(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Tuteran eta Tafallan buru nahaste larria duten pertsonentzako bi zentro eraikitzeko obrak kontratatzea onetsi da 4,2 milioiko aurrekontuarekin

astelehena, 2007.eko maiatzak 21

Nafarroako Gobernuak baimena eman dio Gizarte Ongizatearen zuzendari nagusiari obrak kontratatu ditzan Tafallan buru nahaste larria duten pertsonendako errehabilitazio psikosozialaren zentro bat eraikitzeko eta Tuteran buru nahaste larria dutenentzako etxe-egoitza egiteko. Bi zentro hauetarako Aurrekontua 4,2 milioi eurokoa izanen da.


Bi proiektu hauek sartuta daude Buru-Nahasmen Larriaren Programan eta aurreikusita dago errehabilitazio psikosozialerako 6 zentro eraikitzea (horietatik martxan daude dagoeneko Tutera, Lizarra eta Elizondokoa eta bat Iruñean) eta lau egoitza (bi Iruñean, bat Lizarran eta gaur Tuteran onetsi dena). Errehabilitazio psikosozialerako zentroak eguneko zentroak dira buru-nahaste larria duten pertsonei laguntza ematen dietena haren autonomia ahalik eta gehien Garate dezatela gizarte mailan nahiz maila pertsonalean eta ahalik eta gehien gizarteratu daitezen. Behar diren baliabide pertsonalak eta teknikoak ematen zaizkie bizi baldintza normalizatu eta duinetan bizi ahal izateko.


Zehatz-mehatz, Tafallan buru nahaste larria duten pertsonentzako errehabilitazio psikosozialerako zentroan 2 milioi euroko inbertsioa eginen da eta hango alde zaharrean kokatuko da. Laguntza emanen die adimen gaixotasun kronikoa eta autonomia arazoak dituzten 30-35 lagunei.


Tuteran, berriz, 2,2 milioi euro inbertituko dira etxe-egoitza egiteko. Buru-nahaste larria duten pertsonentzat bereziki zuzenduta dago eta haren edukiera 20 eta 25 pertsona bitartekoa.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa