(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak lotura berriak eta zerbitzugune bat ontzat eman ditu AP-15 Autopistan astelehena, 2007.eko maiatzak 21

21 Nafarroako Gobernuak erabaki bat hartu du gaurko bilkuran. Beraren bidez, ontzat eman da Nafarroako AP-15 Autopistan lotura oso bat irekitzea Tafalla – San Martin Unx NA-132 errepidean, erdi-lotura bat Valtierran, telepeajea ezartzea eta zerbitzugune berri bat eraikitzea Tafallako udal mugartean.


Gai horiek, eta tarifak aplikatzeko egutegia urte naturalari egokitzeari buruzkoa eta Audenasa enpresaren emakida kontratuari dagozkion aldaketak enpresa emakidadunarekin sinatuko duen hitzarmenaren aztergai izango dira. Aipatutako hitzarmena Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko titularrak, Álvaro Miranda Simavilla, sinatu beharko du, eta gaur bertan, Nafarroako Gobernuak, horretarako onespena eman du.


Telepeajeari dagokionez, Nafarroako Gobernuak eta Audenasa enpesak sinatutako hitzarmenaren arabera, enpresa honek, gutxienez, bidesariko bide bana ezarriko du autopistaren norabide eta adar bakoitzean. Sinatutako entitateek dagozkion kudeaketak burutuko dituzte finantza erakundeen aurrean, gutxienez, AP-15 egungo txartelaren 20.000 erabiltzailek OBE gailua (On Board Equipment) izan dezaten, telepeajerako.


Tafallako udal mugartean zerbitzugune berri bat ezartzeari dagokionez, hitzarmenak dio gunera bi norabideetan sartu ahal izango dela, autopistaren barrenetik, Tafalla – San Martin Unx NA-132 errepidearekin egin beharreko lotura oso berriaren bidez. Bertatik sartu eta atera ahal izango da, autopistaren bi norabideetan, aipatutako errepidera. Nafarroako Gobernuak, euren gain hartuko du lurraldeen ustiaketa. Horiek bideko eskubide publikotzat sailkatuko dira.


Valtierran aurreikusitako erdi-lotura hegoaldeko norabidean garatuko da eta dagoeneko, iparraldeko norabidean existitzen denarekin osatuko da. Erdi-lotura honetarako adarrak NA-113 errepidetik sortuko dira.


Azkenik, 2008. urtetik aurrera, tarifen eguneratzea eta merkataritza politikatik eratorritako hobariak eraginkor bilakatuko dira. Horiek urte naturaleko indarraldia izango dute, urtarrilaren 1etik abenduaren 31 arte. Tarifak KPI-ren %95ean eguneratuko dira, 2006ko azaroaren 1 eta 2007ko urriaren 31 artean.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa